2011-07-26 Eromenetik kontrolera, Evans Cadel Evans, Andy Schleck eta Frank Schleck. Zaleei argazki hori etorriko zaie burura 2011ko Tourraz hizketan hasitakoan. Baina une asko izan ditu Tourrak; tartean, Samuel Sanchezen Pirinioetako garaipena.
2011-07-24 Kalkulua, perfekzioa Cadel Evansek aise menderatu ditu Andy eta Frank Schleck Grenobleko erlojupekoan, eta gaur lehen aldiz irabaziko du Tourra. Tony Martinek nagusitasunez irabazi du erlojupekoa, Evansi zazpi segundo aterata.
2011-07-23 Ederra, ulergaitza Pierre Rolland gazteak irabazi du Alpeetako azken etapa, eta Alberto Contador Tourra hankaz gora jartzeko zorian egon da. Samuel Sanchez bigarren helmugaratu da, eta Andy Schleck da lider, anaiaren aurretik
2011-07-22 Andy handia Andy Schleckek helmugarako 60 kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta bakarrik sartu da Galibierko helmugan; halere, ez da lider. Contadorrek agur esan dio Tourrari, eta Evans bihurtu da irabazteko hautagai nagusi.
2011-07-21 Eseri lasai, eta gozatu Agnel, Izoard, Galibier (bi aldiz) eta Alpe d'Huez. Bost igoera horietan erabakiko da Tourra, gaur-biharretan. Aldapa gora ehun kilometro gogor-gogor dauzkate zain.
2011-07-21 Norvegiako Tourra Boasson Hagenek eguneko ihesaldia indartsu utzi du atzean Pramartinoko igoeran, eta nagusitasunez irabazi du bere bigarren etapa. Contadorrek erasoa jo du azken jaitsieran, eta Voecklerrek 27 segundo galdu ditu.
2011-07-20 Tiroka hasteko zorian dago Contadorrek eraso bikoitza jo du Manse bigarren mailako mendate etzanean gora, eta Andy Schleckek minututik gora galdu du. Hushovdek irabazi du 16. etapa, ihesaldiko esprintean Boasson Hageni aurrea hartuta.
2011-07-19 Eraso egin ala ez, hori da auzia Alpeetan oldarkor jokatuko duela esan du Alberto Contadorrek; beste hautagaiak, berriz, zain egongo dira.
2011-07-19 Lurrikara txiki bat, Tourmaleten behera Gaur 20 urte jantzi zuen Miguel Indurainek lehen aldiz Tourreko maillot horia, Val Louronen amaitu zen etapan. Historiari hori kolorea eman zion nafarrak.
2011-07-17 Bigarren ahaleginean, bai Jelle Vanendert nagusitu da Plateau de Beilleko gainean, eta faborito guztiak elkarrekin helmugaratu dira.