berria Udako Serieak

1977, mugarriak eta bidegurutzeak

Francoren diktaduraren ostean, garai berri bat zabaldu zen Hego Euskal Herriko politikan. 38 urte geroago egin zuen bere lehenengo nazio batzarra EAJk, sortu zen PSE, legeztatu zuten Euskadiko Partidu Komunista. Altsasuko Mahaiak ere lehen bilera egin zuen, gerora HB izango zenaren oinarriak finkatuz. Eta alderdi abertzale eta ETAren arteko elkarrizketak izan ziren, Txibertan. Itxaropenen eta etsipenen urtea izan zen 1977: mugarriena eta bidegurutzeena.

Xibertako elkarrizketak

Hurrengo hamarkadetako norabide politikoa baldintzatuko zuten gertaera ugari ekarri zituen 1977. urteak; indar abertzaleek Xibertan (Angelu, Lapurdi) egindako elkarrizketak mugarri haietako bat izan zen.

PSEren I. Kongresua

Sozialistek 1977ko martxoan egin zuten kongresua, eta orduan hartu zuten PSE izendapena; alderdia berriztatzeko prozesu bati ekin zioten, Espainian PSOEk egindakoaren antzeko bati.

EAJren Nazio Batzarra

1977ko martxoan egin zuten jeltzaleek euren Nazio Batzarra, Iruñean; iristear zeuden garai berrien atarian, alderdiaren egiturak eta ildo politikoa berriztatzeko balio izan zuen bilkura hark.

EPKren legeztatzea

1977ko apirilean legeztatu zuten Alderdi Komunista; trantsizioaren garaian eragile garrantzitsua izan zen, baina interpretazio kritikoak eta iritzi kontrajarriak daude orduan izandako parte hartzeaz.

Altsasuko Mahaia

Hasieran zenbait alderdiren arteko hitzarmena izan zena laster bilakatu zen ezker abertzalearen adierazpide politikoaren ernamuina, eta bide eman zion Herri Batasunaren sorrerari.