berria Udako Serieak

Arrakalak

Arrakalaz beteta dago gure gizartea; aspaldikoak gehienak —aberatsen eta pobreen artekoa, atzerritarren eta bertakoen artekoa, gizonen eta emakumeen artekoa, elbarrien eta elbarritasunik ez dutenen artekoa—, baina berriago batzuk batu zaizkio, hala nola Interneten moldatzen direnen eta ez direnen artekoa.

Polarizazioa

Batek bost baditu eta beste batek ere bai, batezbestekoa, bost. Batek hamar baditu eta besteak zero, orduan ere bost da batezbestekoa. Polarizazioaren fenomenoa ez da erraz hautematen estatistiketan, baina, Forbes zerrendetatik harago, gertuagoko eskaletan ere indarra hartzen ari da.

Digitala

Esan izan da teknologia digitalen ekarpenak herrialdeen arteko aldeak murriztu ditzaketela; herrialde barrukoak ere bai. Baina, oraindik, 'ditzakete' da erabili beharreko aditza, ez baitago esaterik lortu dutela. Teknologia berrien etekinak ez dira modu berean iristen ari herrialde eta sektore guztietara.

Atzerritarrak

Irteerara iristea bera zaila da; paperak zuzendu gabe etorriz gero, hiru urte behar dira. Eta ondoren, oztopoz oztopo joan behar dute, berriro ere hasierako lekura itzultzeko beldurrez. Helmugara iristeak, naziotasunak, ematen du arnasa, baina hori ere ez da bermea prekaritatetik ateratzeko Euskal Herrira lanera etorritakoentzat.

Generoa

Ez da berria amatasuna oztopo dela emakumearen ibilbide profesionalarentzat; ez da berria emakumeak nagusi diren sektoreak prekarizatuta daudela; berria ez den bezala emakume gutxi iristen direla ardura postuetara. Baina urtero zaharrak berri. Identifikatuta daude korapiloak, batzuk bederen bai, baina ezin askatzea lortu.

Dibertsitate funtzionala

Orain hamarkada batzuk ez bezala, lan merkatuan daude elbarritasunen bat duten pertsonak ere. Baina, oraindik, nahi baino gutxiago lan merkatu arruntean. Kritiko dira Administrazioak hartutako bidearekin, eta, desgaituak baino gehiago, gizarteak desgaitutakoak direla diote.