berria Udako Serieak

Egungo euskal musikaren erradiografia bat

Aldaketak izan dira euskal gizartean azken hamarkadan: sozialak, politikoak, kulturalak. Musika erantzuten ari al da aldaketa horiei? Nondik datoz berritasunak? Norantz doaz publikoaren joerak? Kantagintza arnasberritu batetik hasita, rap eta elektronikaraino, nor bere bidea egiten ari da. Erreportajeak, mahai ingurua eta inkesta, sei piezatan.

Kantagintza arnasberritua

Musika esperientzia desberdinetan hezi eta zaildutako kantari eta musikari belaunaldi batek ahaire berria eman dio euskal kantagintzari, prestakuntzatik eta heterodoxia jolastitik abiatuta.

Mahai ingurua

Formulazio zaharrak agortu dira. Kezka eta gatazka berriak azaldu dira gizartean; feminismotik etor daiteke hurrengo prozesu eraldatzailea musikan ere, solaskideen iritzian.

Pop-rocka

Elektronikaren erabilera eta aniztasuna gailendu dira azken hamarkadan pop eta rock estiloetan. Euskal Herrian zer bilakaera izan duten jakin eta ulertzeko, hainbat aditu eta musikariren iritziak bildu ditu BERRIAk.

Rapa, musika elektronikoa eta heavy metala

Foku nagusietatik kanpo geratzen dira hiru musika esparruok Euskal Herrian, baina nor bere espazioa lantzen ari da, eta bide egiten ari dira, estropezuka bada ere. Hamazazpi urte dira Selektah Kolektiboak euskarazko lehen hip hop hutsezko diskoa kaleratu zuenetik, eta, euskaraz abestea normalizatuz doan arren, oraindik ere eszena propiorik gabe jarraitzen du euskarazko rapak.

Plaza eta hedabideak

Euskal taldeei kosta egiten zaie espazio propio bat izatea jaialdi handien zirkuituan eta hedabide publikoen programazioan. Ekinaldi txikietan dute sostengua.

Inkesta

Gizartearen paradigma aldaketekin bat, badago musikaren esparruan ere aurrekoarekin hausteko behar bat; prozesu berritzaileenak periferietatik eta feminismotik datozela uste dute askok.