berria Udako Serieak

Euskal Herriko hiriburuak

Iruñeko, Baionako, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko txoko liluragarriak ezagutuko ditugu tokiko biztanleen eskutik.

Donostia

Turismoari buruzko eztabaidaren erdi-erdian dago Gipuzkoako hiriburua. Topikoak topiko, baditu bisitari arruntentzat ezkutuan egoten diren hainbat txoko eder eta interesgarri.

Iruñea

Iruñea kanpoan saldu eta ezagutarazteko sanferminak erabili dira, baina uztailetik kanpo, bada hirian zer ikusi eta gozatu. Bertakoek Alde Zaharraren xarma aipatzen badute ere, auzoetara jaitsi eta tokian tokiko egitasmoak ezagutzea ere proposatu dute.

Gasteiz

Alde Zaharra da derrigor ezagutu beharreko auzoa, herritarren iritziz; han biltzen da historia, hiriaren bizia... Ordea, oroitarazi dute kanpoaldean ere badagoela zer ikusi: hiria inguratzen duten lau parkeak, kasurako, eta horiek lotzen dituen Eraztun Berdea.

Baiona

Txokolatezko gutiziak, urdaiazpikoa eta besta zuri-gorria baino gehiago du Lapurdiko hiriburuak. Euskaltzaleak Baiona Ttipian du aterpea.

Bilbo

ndustria hiri izateari utzi ostean, eraikin industrial ugari eraitsi eta Bilbo berri bat eraikitzen ari dira. Oraindik benetakotasun hori topatu nahi duenak, ordea, badu nondik ibili. Olabeaga, Atxuri eta Zorrotzaurre hor daude, esaterako.