berria Udako Serieak

Familiak migrazio prozesuen amaraunean

Jatorrizko herrialdean utzitako senideak ekartzea zailtasunez betetako prozesu bat izaten da usu etorkinentzat; behin bat eginda ere, izaten dira arazo eta gorabeherak herrialde berrian denak ongi errotzeko.

Migrazio politikak. Familiak batzeko zailtasunak.

Legeriak baldintza zailak ezartzen dizkie etorkinei eta iheslariei sendiak batzeko; urte askotako absentziara behartzen ditu sarritan; oinazera, zailtasunetara. Horiei so erreportajeok.

Nezly Martelo Schmalbach

Kolonbia utzi du, Donostian bizi dituelako gurasoak eta garai zail batean lagundu nahi dituelako. Ingeniari titulua homologatzea lortu du; lan mundurako atea ireki diezaiokeen paperik ez, aldiz, oraindik. Ulergaitz deritzo.

Ena Esperanza Ruiz

Seme bat Nikaraguatik ekartzea lortu zuen aurrena; hemen erditu zen beste batez. Biak aparte ditu orain: Nikaraguara bidali behar izan ditu. Ezinezkoa zaio etxe batean egoiliar lanean arituta haien kargu egitea. Itzultzea du amets.

Ahmed Abubakar Usman eta Jamila Karim

Ghanan ditu Usmanek emaztea eta lau haur; ekartzera doa. Karimek eta sendiak ama ekarri dute Marokotik, legez kanpo.

Rafael Josue Peralta Baez

13 urte zituenean utzi zuen amak, Nikaraguan; amonarekin, izebekin. Amak orain izan du bi semeak ondora ekartzeko era; etortzea ebatzi du Peraltak, 23 urterekin. Neurria hartu behar dio gizarte berriari.

Mohammad Yasin Haya

Afganistan utzi zuen gerratik eta miseriatik ihesi, iheslarien kanpaleku batera; familia han sortu zuen. Andrea eta lau ume utzita, bakarrik egin zuen Europarako bidea. Tolosan bizi da; andrea, semea eta alaba bat ekarri ditu.