berria Udako Serieak

Kirola zilbor hestean

Asko dira Euskal Herrian kirolarekiko zaletasuna belaunaldiz belaunaldi transmititu duten familiak. Horietako zenbait elkartu ditu BERRIAk, iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiteko. Pasioa nabari zaie guztiei kirolaz mintzatzean, eta denek nabarmendu dute familiaren babesaren garrantzia.

Llopistarrak

Aita eliteko futboleko atezain entrenatzailea da, eta, azken urteetan, Real Madrilen ari da lanean. Semea ere atepean hasi zen kirolean, baina lesio baten erruz, edo hari esker, jakin zuen zenbat goza zitekeen igerilekuan.

Fagoagatarrak

Olinpiar skeet proban ibilbide oparoa ari da izaten Itsaso Fagoaga lesakarra. Horretan badu zeresanik haren aitak, Anttonek. Bera ere ibilia da plater tiroketan lehiatzen, eta, gaur egun, alaba entrenatzeaz arduratzen da. Elkarrentzako modukoak dira.

Gonzalez familia

Etxeko ezagunena Jean Mixel aita da, baina bada Gonzalez bat baino gehiago kirolaria dena. Guzia, gainera, ez da errugbia familian. Kirola, familia, bizia ulertzeko modu bakana dute, oihal beretik datoz.

Larrañagatarrak

Anjel Larrañaga arraunlari izan zen, eta entrenatzaile da iaztik Zarautzen. Irati alaba, berriz, aitaren bidean dabil orain San Juanen, arraunari emanez. Tolosakoak dira biak, baita Kontxako Bandera irabazitakoak ere, eta aurrekalariak ontzian.

Atutxatarrak

Aizkora munduan nabarmendu dira biak ala biak. Kepa, aita, binakako Bizkaiko txapeldun izan da hainbat aldiz. Haietatik hamarretan, semearekin batera. Aitzol, semea, Euskal Herriko azken hiru txapelak irabazi ditu.