berria Udako Serieak

Politikari ohiak

Lehen lerroa utzia duten arren, ezagutzen dituzte euskal politikaren gakoak, eta gertutik erreparatzen diete euren alderdien eta besteen mugimenduei. Urteetan aritu izanak emandako esperientziarekin eta alderdietan eta instituzioetan ardura kargurik ez izateak ematen dien askatasunarekin mintzo dira, ahoan bilorik gabe.

Ramon Rabanera

Belaunaldi berriei bide eman nahi zielako, 2015. urtearen amaieran utzi zuen politikaren lehen lerroa Rabanerak. EAEko PPren egoerarekin kezkatuta dago, eta uste du Espainiaren batasuna eta Estatutuaren defentsa oinarri duen mezua helarazi behar duela.

Esther Larrañaga

Maiz errepikatzen du 'oreka' hitza Larrañagak. Izango da, akaso, politikari gisa ingurumenarekin izan duen loturagatik, edo harentzat politika horixe delako: «interesen arteko oreka bilatzea». Kezkatuta dago abertzaletasuna egun hartzen ari den norabidearekin..

Txema Montero

1987tik 1990era izan zen HBko europarlamentaria Montero. Urte haietan, ordurako kritikoa zen ezker abertzalearen estrategia ofizialarekin, baina uste zuen lagundu zezakeela aldatzen. EAJrekin gertuko harremana dauka 1993tik. Abokatua da.

Javier Gomara

UPN sortu zuen 1979ko urtarrilean, Jesus Aizpun eta Jose Angel Zubiaurrekin batera. Orain sinesgaitza egiten bazaio ere, lehen presidentea izan zen. Hala ere, ez du bere burua politikaritzat. «Niretzat, politika bitarteko bat da».

Mati Iturralde

HBrekin zinegotzi eta legebiltzarkide izana da Iturralde, baita Mahai Nazionaleko kide ere. «Ikuspegi oso soziala» izan du beti, eta gusturago aritu izan da, adibidez, LABen. Nabari zaio kezka hori: «Ondo bizitzearen, erosotasunaren inertzia oso indartsua da Euskal Herrian».