berria Udako Serieak

Zirriborroak eta zaborrontziak

Sei diziplina eta bakoitzetik sortzaile bana. Zirriborroetan landutakoak nahiz zaborretara botatakoak ardatz hartuta, nork bere sortze prozesua azaldu dio BERRIAri.

Karmele Jaio

Etengabeko idazketa eta zuzenketa baten emaitza dira Karmele Jaioren liburuak. Hirugarren nobela idazteko prozesu betean murgilduta dago, eta prozesu horren eta aurrekoen nondik norakoak errepasatu ditu.

Igor Calonge

Ideiak edukitzea bezain garrantzitsua zaio Igor Calonge dantzari eta koreografoari ideiei hiltzen uztea, eta, horregatik, borroka horren lekuko dira zirriborroz betetako haren koadernoak.

Jimmy Arrabit

Musika taldearen estiloa nora doan, haren araberan doa haren bateriaren tempoa. Estilo orotan aritu eta aritzen baita Arrabit. Hori bai: 50 urtetik gora bateria jotzen, eta beti automatismoak saihesteko nahian dabil, dakiena «beti dudan ezarriz».

Maider Lopez

Lekuan lekuko errealitatea oso kontuan hartuz sortzen ditu bere piezak Maider Lopez artistak, eta, horregatik, tokiei buruzko argazkiz eta oharrez beteak ditu bere lan koadernoak.

Jon Maia

Buruan du bulegoa Jon Maia bertsolariak, eta etenik gabe du martxan. Motibazioa da haren erregai nagusia, eta, horregatik, gizartean ekarpena egiten ari dela sentitu behar du egitasmo bat abiatu orduko. Ez da gidoi zehatzetan kateatzen, eta prozesua sorkuntzaren parte dela dio.

Maite Gurrutxaga

Akuarelak hartu aurretik, bere ideiak zirriborroetan irudikatzen ditu ilustratzaileak, zehaztasun handiz. Behin proiektua bukatuta, ordea, ez du erreparorik izaten haiek zaborrontzira botatzeko.