berria Udako Serieak

Mendebaldeko Balkanak, EBra bidean

Bruselak Europako Batasunean sartzeko aukera eskaini zien 2003an Mendebaldeko Balkanetako herriei, ordea, erreformak egin behar zituzten horretarako, ez nolanahikoak, gainera. Hamabost urte igaro dira ordutik. Zein da egungo egoera?

Serbia

Bruselak goi bilera batera gonbidatu zituen 2003an. Erreformak eskatu zizkien Europako Batasuneko kide bihurtzeko, baina hamabost urte geroago ez dute aurrerapauso nabarmenik eman ez bide batean eta ez bestean. Serbiaz esan dute 2025erako sar litekeela.

Montenegro

Errusiarekiko harremana gaiztotzeko arriskuarekin eman zuen herrialdeko presidenteak EBko estatu kide izateko pausoa. Prozesuaz eztabaidarik izan ez den arren, herritarrek euren bizi kalitatea hobetzeko aukeratzat dute Bruselako taldean sartzea.

Albania

Europako Batasunarekin bat egiteko helburuak babes zabala du Albaniako herritarren artean. Eremuko bertze herrialdeekin alderatuz, Albaniak modu argiagoan erakutsi izan du Mendebaldearen aldeko jarrera. Dena den, Bruselak ez du sartu lehenbiziko hautagaien artean.

Mazedonia

Europako Batasunak hitza eman dio Mazedoniari 2019ko ekainean hasiko dituztela bat egiteari buruzko negoziazioak. Baldintza bat nahitaez bete behar du, ordea: Greziarekin izena aldatzeko egin duen akordioa indarrean sartzea.

Bosnia eta Herzegovina

Hamazazpi urte dira EBko kide izateko prozesua abiatu zuela, baina barne arazoek behin eta berriz blokeatu dituzte aurrerapausoak. Horiek gainditzea giltzarri izango da.

Kosovo

Kosovoko agintariek herrialdea Europako Batasunean sartzea dute helburu, baina EBko bortz kidek ez dute onartzen estatu independente gisa. Hortaz, guztiz itxita dauka bidea.