berria Udako Serieak

Tradizioak, berdintasunerantz

Urte askoan, gizonak izan dira hainbat erritu eta ohituretako protagonista bakarrak. Denborak aurrea egin ahala, ordea, berdintasunerako urratsak egiten hasi dira herri askotan.

Dantza

Andreek oztopo ugari izan dituzte hainbat erritu eta ohituratan parte hartzeko. Alardeen inguruko gatazka da ezagunena, baina beste eztabaida batzuen berri jasoko du BERRIAk aste honetan.

Danborradak

Euskal Herriko hiri eta herri askotako festen jarduera garrantzitsuetako bat izan ohi dira danborradak. Batzuek urte luzeetako historia dute; Donostiakoak, esaterako. Beste batzuek, aldiz, hamarkada gutxi batzuk dituzte. Ziurra da, ordea, emakumeen presentzia urtetik urtera handituz doala denetan, urte askoan danborra jotzeko debekua indarrean izan ostean.

Bazkariak

Herrietan esanahi sinboliko handia duten hainbat bazkaritan mahairatzea ukatu izan zaie emakumezkoei. Administrazioaren esku hartzea eta sustatzaileen hausnarketa izan dira giltzarri aldaketan.

Getariako lehorreratzea

Lau urtean behin berritzen dute usadioa Getarian, Gipuzkoako kostan; Juan Sebastian Elkano marinel ezagunaren balentria antzezten dute: estreinakoz munduari bira emanda lehorrera heldu zenekoa. Parte hartzea eta parekidetasuna ardatz, eraberritu egin dute jaia.

Alardeak

Irunen eta Hondarribian aldarri parekideek sorrarazitako liskarren itzalak estali egin ditu asaldurarik gabe aro berrietara egokitu diren hainbat arma desfile.