berria Udako Serieak

Uretako kirolak

Neguan ere egin daitezkeen arren, uda da uretako kirolak egiteko garai ohikoena. Horiek dira erreportaje sorta honetako protagonista.

Surfa

Euskal Herriko kostaldean egunerokoa da surfa: olatu preziatuak daude, baita hondartza eta surflari ugari ere. Uda aprobetxatzen du zenbaitek kirola ikasteko, eta horretarako aukera zabala dute surf eskolek.

'Rafting'-a

Errobi ibaiak aukera ematen du ur bizietako kirolak egiteko; rafting-a, besteak beste. Ibaiak berak dituen ezaugarriengatik, urte osoan egin daiteke kirol hori, nahiz eta urak igo eta jaisten diren

Piraguismoa

Piraguan ibiltzeko aukera ugari daude Euskal Herrian: itsasoan, ibaietan eta urtegietan. Esperientzia desberdina da tokiaren arabera, baina edonor
ibil daiteke, eta edonon.

Bela

Aurtengo udan ere, Allozko urtegia toki ederra da askorentzat kirola egiteko eta beroari ihes egiteko. Nafarroako Bela Eskolak bertan du bere gunea, eta ikastaroak daude ia egunero.