berria Udako Serieak

Politikari ohiak

Lehen lerroa utzia duten arren, ezagutzen dituzte euskal politikaren gakoak, eta gertutik erreparatzen diete euren alderdien eta besteen mugimenduei. Urteetan aritu izanak emandako esperientziarekin eta alderdietan eta instituzioetan ardura kargurik ez izateak ematen dien askatasunarekin mintzo dira, ahoan bilorik gabe.

Rakel Peña

Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide, batzarkide eta legebiltzarkide izana da Peña. Uste du Euskal Herrian ezinbestekoa dela gizarte sektore ezberdinen arteko «elkarlana», eta Kataluniako prozesua jarri du eredutzat, «gizarte zibilaren antolaketatik» sortu delako.

Jean Grenet

Baionako alkate ohiak «gorroto» du atzera begiratzea, eta egindakoa «joan ondoren geratzen direnek» baloratuko dutela dio. Ez zaio egoki iruditzen egiten dena epaitzea, bakoitzak bere denbora egiten duelako boterean, eta agintari batek badakielako «pasatzeko» dela.

Jose Antonio Rubalkaba

Politikan asmo handirik gabe sartu zen arren, kasik 29 urte egin zituen legebiltzarkide modura Jose Antonio Rubalkaba jeltzaleak: 1980tik 2009ra. EAJren EBB ere duela bederatzi urte utzi zuen, 1992tik aurrera han egon ostean. Harrezkero, erretiratuta dago.

Kontxi Bilbao

2000ko hamarkadan Ezker Batuak euskal politikari eginiko ekarpenaz harro dago Bilbao. Haren ustez, Madrilekiko «menpekotasunak» sortutako tentsioak eta EPKren «kontrolak» zapuztu zuten proiektua.

Koldo Amezketa

Hamazazpi urterekin hasi zen politikan, ilusioz eta konbentzimendu osoz. Urte luzez denetarik bizitzea egokitu zaio: Xibertako elkarrizketak, EAJk Napar Buru Batzar osoa kanporatzea, Otanoren eskandalua, Lizarra-Garaziko prozesua, Ibarretxe plana eta Bilduren sorrera.