berria Udako Serieak

Sortaldeak

Modu kolektiboan ontzen dituzte beren lanak hainbat sortzailek. Kultur adierazpide bakoitzeko adibide bat bildu dugu erreportaje sorta honetan.

Moriarti

Zinema eskolan, taldean egin behar izan zituzten hainbat film labur. Ia hogei urte igaro dira ordutik, baina lanerako filosofia berari eusten diote Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Moriartiko gainerako kideek. Arlo teknikoagoetako lankideen sarea ere ohiko bilakatu zaie.

Bulegoa Z/B

Ile-apaindegia omen zen lehen: Edertasun. Ile azpikoa, garuna, artez janzteko gunea da egun: Bulegoa Zenbaki Barik. Teoria eta praxi artistikoa gurutzatzeko asmoz, emakume talde batek 2010ean sortutako espazioa.

Itu banda

Literaturzaletasunak eta adiskidetasunak lotu zituen 2013an, eta Itu fanzinea, ikusgarri zenbait eta Lekore aldizkaria eman dituzte ordutik. Trantsizio fasean daude orain, soka horretatik tiraka segitzeko gogoa galdu gabe.

Artedrama-Dejabu-Axut

Nekez deslotu daitezke sormen kolektiboa eta antzerkia. Antzezleak beti jarduten du eskifaia batean, eta bere ontzia ontzen du horretarako. Gerta daiteke, baina, alboko ontzikoekin batera ontziratzea, oholtza azpiko urak bizitzeko moduak elkartuta. Gerta daiteke, eta gertatu da.

Emakume bertsolarien sarea

Bertsoak badu lehiatik eta bakarkakotik. Andre bertsolari batzuek, ordea, elkarrekin egin dute bidea, saio bereziak, ahalduntze eskola eta gaiari buruzko gogoeta sustatuta. Taldearena baino gehiago, sarearen babesa sentitzen dute Amaia Agirre, Oihana Bartra eta Ane Labaka bertsolariek. Kolektiboaz ari dira bat-batean.

Erraia kolektiboa

Bakartzearen mamua ez da arrotza indibidualismo muturrekoaren garaiotan; Gasteizko hainbat musikarik sortu zuten Erraia kolektiboa, ekainean, sorkuntza prozesutik haragoko kontuetan babesa, laguntza emateko xedez. Auzolanaren akordeak.