Komikigile baten jaiotza: zesarea, erditze naturala, probokatua?

Patxi Huarte, 'Zaldieroa'
'Zaldieroa' eta Paula Estevez
Gaur, Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k bihurtu du komiki Paula Estevezekin izaniko solasaldia. Estevezek egingo du biharko alea, Eider Eibar solaskide duela.

Egilea
Patxi Huarte, 'Zaldieroa'
Faltzesen (Nafarroa) jaio zen, 1966an. Korrok aldizkarian argitaratu zituen lehen aldiz bere marrazkiak. Napartheid fanzinea sortu zuen 1988an, Asisko Urmenetarekin batera. BERRIA sortu zenetik, egunero argitaratzen du umore zinta bat bertan, De Rerum Natura atalean.

Elkarrizketatua
Paula Estevez
Donostian jaio zen, 1984an. Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean hasi zen lantzen fanzinea, ilustrazioa eta animazioa. Donostiako Guillotina jaialdiaren sortzaileetako bat da. Iaz Etxepare saria jaso zuen, Ainara Azpiazu Axpi-rekin egindako Arraroa lanagatik.