berria Udako Serieak

Haizearen kontra hazitako produktuak

Euskal Herrian badira produktu jakin bati lotutako lurraldeak, baina eremu horietan horren ohikoak ez diren gaiak ere aurki daitezke, besteak beste, vodka Araban edota surf taulak Nafarroan. Azken horien inguruko seriea osatu du BERRIAk.

Sagardoa, vodka eta garagardoa

Arabako produktu izarra ardoa bada ere, badaude bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Arabako patatarekin egindako vodka, eta artisau garagardoa ere.

Olioa

Gipuzkoako kostaldeko hezetasunak ez du eragozten kalitate oso oneko olioa lortzea, nahiz eta lehortasunari eta beroari lotua egon. Euriari eta haizeari aurre eginez, urre likidoa egiten segituko dute.

Kabiarra eta cava

Mendabian, Mainegra upeltegiak kalitatezko ardo aparduna ekoizten du. Caviar Pirineak gaizkatak ditu Esako piszifaktorian, eta haiekin kabiar preziatua egiten du.

Txakolina

Zailtasunak zailtasun, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeko txakolingileek emaitza oso onak dituzte: batzuek Euskal Herriko jatetxerik ezagunenetan egotea lortu dute; beste batzuek munduko hainbat txokotara esportatzen dute txakolina. Eginko lanak eman du fruitua.

Surf oholak eta hidrogeno bizikletak

Ezkirotz itsasotik urrun badago ere, surf oholak egiten dituzte han. Ostera, Miarritzen, olatuen hirian, hidrogeno bizikletak ekoizten ditu Pragma konpainiak.