berria

BERRIA migratzaileen karabanan, Mexikon

Erdialdeko Amerikatik urtero milaka lagun abiatzen dira AEBetako mugaren beste aldean etorkizun oparoago bat aurkituko dutelakoan. Azaroan iparralderanzko exodoa giza karabana bat bihurtu zen. Kristina Berasain Tristan BERRIAren berriemaile berezia bertan izan da eta migratzaileen zeharkaldiaren berri eman du karabanaren barrutik.

Mexikoko zeharkaldia

Migratzaileen karabanak hilabete egin du bidean. San Pedro Sulatik (Honduras) abiatu zen, urriaren 13an, eta 2.230 kilometro egin ondoren iritsi da Guadalajarara. 2.420 kilometro dituzte AEBetako mugaraino; atzetik, beste hiru karabana datoz. BERRIAk barrutik emango du iparralderako zeharkaldiaren berri.

Emakumeak eta haurrak

Mexiko zeharkatzen ari den iheslarien karabanan emakume asko daude, bidea bakarrik egiten, edo seme-alabekin. 1.726 adingabe ere badaude. Euren egoeraz ohartarazi dute giza eskubideen taldeek; baina gogorra bada ere, aurrera ari dira.

'La Bestia'

Mexiko zeharkatzea arriskutsua da oso, bereziki, talde kriminalen eta narkotrafikatzaileen esku dauden iparraldeko estatu mortuetan. La Bestia-ra igotzeak heriotza ere ekar dezake. Iheslariek, hala ere, babesa eta elkartasuna aurkitzen dute bidean; herrialdean dauden 90 aterpeak dira horren adibide.

Tijuana

Mexiko zeharkatu ostean, AEBetako mugara iritsi dira iheslarien karabanetan lehenak zihoazen pertsonak. Tijuanan aurrez aurre dute harresia. Karabanako talde mardulena gaur da iristekoa hara, eta orduan erabakiko dute nola jokatu. Donald Trumpek militarrak bidali ditu mugaren bestaldera.

Muga eta hesia

Tijuanakoa munduan gehien gurutzatzen den muga da; egunean 180.000 lagunek zeharkatzen dute pasabidea. Beste batzuek altzairuzko hesi bat gainditu behar izaten dute iparraldera sartzeko.

Jatorria

'Latinoamerikako Iparraldeko Triangelua' deitzen diote Hondurasek, El Salvadorrek eta Guatemalak osatzen dutenari. Urtero, milioi erdi bat lagunek egiten dute ihes bertatik, indarkeria, pobrezia eta sistema politiko ustelengatik. Exodoaren jatorrira etorri da BERRIA horren arrazoiak ulertzeko.

Desagertuak

Mexikon 70.000-120.000 lagun desagertu dira 2006tik, iparralderako zeharkaldian. Erdialdeko Amerikako amak urtero abiatzen dira seme-alaben bila, karabana batean. Edita Maldonado hondurastarra bost urtez ibili zen alabaren arrastoan.

Emakumeen egoera

Margarita Murilloren hilketaren kasua artxibatu dutenez, beste instantzia batzuetara jotzea erabaki du emakume talde batek. 2012tik gertatutako 6.111 feminizidioetatik %10 baino ez dituzte ikertu.

Ismael Moreno

Morenorentzat, Mexiko zeharkatzen ari den karabanak «bere identitatea galdu duen herrialde baten porrota» sinbolizatzen du. Hondurastik AEBetara ihesean doazenek leku bat aldarrikatzen dute kapitalismoaren barruan, kazetariaren iritziz.

Analisia

Ni izan nintekeen Rosaura. Edo Leiri. Edo Kenia. Bost seme-alaba atzean utzi dituen nire adineko emakumea. Minnesotara iritsi nahi duena. Ni izan nintekeen kazetariaren galdera erantzuten ari den iheslaria.