Klima larrialdia, XXI mendeko erronka. Inoizko urterik beroenetako bat izango da 2019a ere. Europa behin eta berriro astintzen ari diren bero oldeek eta Groenlandiaren izotzaren urtze handiak —zientzialarien ereduek 2050erako aurreikusitakoa 2019ko udan gertatzen ari da jadanik— alarma piztu dute zientzialarien artean. Duela zenbait urte klima aldaketa deitzen hasi zena klima larrialdi bihurtu da.