Mediterraneoko mugan. Andaluzian izan da BERRIA, Mugak Zabalduz karabanarekin batera, Espainia hegoaldeko kostaldera iristen diren migratzaileen egoeraren berri jasotzen. Bertatik bertara aztertu ditu erreskateetarako irizpide berriak, atxikitze zentroen funtzionamendua, etorkin adingabeen harrera, desagertuen senideen borroka, fruta biltzen dutenen egoera eta karabanak eragin dituen hausnarketak.