EB Europako Batasuna ez den Europa. 50 estatu burujabe dauzka Europak, eta EB Europako Batasuneko kide dira horietatik 28. Zer gertatzen da besteekin? Horietako batzuei gustatuko litzaieke klubean sartzea. Beste batzuk ondo daude uneotan bezala, eta badira zer egin ez dakitenak. Eremu geografikoa, tamaina, edo harreman historikoak kontuan hartuta, estatu horiek blokeka sailkatu daitezke.