Emakumeen futbolak urrats nabarmena egin zuen 2018an, gorakada bat izan baitzuen: estadioak bete egin ziren partidak ikusteko, eta hedabideetan ere lekua irabaziz joan zen. Baina eskubideen aldarrikapenak ere albiste izan ziren, eta gertu zituzten batzuk.
Latinoamerikak XXI. mendearen hasieran ezkerrerantz hartu zuen bideak kontrako noranzkoa hartu zuen, eredu neoliberalak ezarriz. Herriak eztanda egin zuen, eta protestak zabaldu ziren han eta hemen. Eskuineko gobernuek indarra erabiliz erantzun zieten erresistentziarekin beste eredu bat aldarrikatzen zuten herriei.
Bigarren greba feministan parte hartu zuten milaka andrek 2019ko Martxoaren 8an. Urteetako indarra bideratzeko, ildo estrategikoak aztertu zituen mugimendu feministak, ekinaldi historikoan: Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan.
Espainiako Auzitegi Gorenak ia ehun urteko espetxealdira zigortu zituen Kataluniako bederatzi buruzagi independentista. Katalunian sekula ikusi gabeko mobilizazioekin erantzun zioten herritarrek Gorenaren zigorrari.
Maiatzaren 26an, Nafarroako laukoak urrun izan zuen gehiengo osoa lortzea, eta emaitzek beste errealitate politiko bat islatu zuten. PSNk, eskuineko gobernu bat ez zuela babestuko promes egin ostean, Geroa Bai eta Ahal Dugu-rekin osatu zuen gobernua. EH Bilduren abstentzioa ezinbesteko izan zen.
Johnsonek egin zuen Mayk lortu ez zuena: bozetan jasotako gehiengoari esker, ziurgabetasuna amaitu, eta Erresuma Batuaren irteera bideratu zuen.
Musika taldeak 25 urteko aroa itxi zuen, eta etenaldi mugagabe bati ekin zion. Zaleak agurtzeko birak bi mugarri izan zituen, Kobetamendin eta Nafarroa Arenan.
Munduko zazpi potentziarik handienetako agintariak Miarritzen (Lapurdi) elkartu ziren joan den agorrilean egin zuten goi bileran. Kasik aste batez setio egoeran egon zen Lapurdiko kostaldea, poliziaz eta militarrez inguratua. G7koenaren kontrakoek mobilizazio zenbait antolatu bazituzten ere, ez zuten lortu agintarien joan-etorriak trabatzen.
Atzerriko kapitalak Euskaltel konpainiaren kontrola eskuratu zuen 2019. urtean. Erresuma Batuko Zegona funtsak zuen gehiengoa, Kutxabanken gainetik, eta Jose Miguel Garcia jarri zuen lemazain, zerbitzua Espainiara zabaldu eta akzioaren balioa handitzeko.
Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak murriztu zituen arren, Auzitegi Gorenak ere espetxea agindu zuen Altsasuko auziko zortzi gazteentzat. Bi auzitegiek aitortu zuten ez zela 'terrorismorik' izan. Elkartasun uholde zabala izan zen kalean.
Estatus politikoari buruzko eztabaidak agenda politikoaren erdigunean egon ziren. Eusko Legebiltzarrean, batzorde bat osatu zuten estatus politiko-juridiko berria lantzeko. Testu bat adostu zuten EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek.
Arabako Probintzia Auzitegiak 'De Miguel auziaren' epaia eman zuen: hamabost lagun zigortu zituen eta 11 absolbitu. Frogatutzat jo zuen Alfredo De Miguelek, Aitor Telleriak eta Koldo Otxandianok iruzur egiteko «sare bat» eratu zutela.