Agenda

Emaguzu zure inguruko ekitaldien berri

Antzerkia

'Fadoak entzuten zituen gizona'

VILLABONA | Gurea antzokian


irailak 26 |

Mario kamioilaria da eta lan kontu batengatik Lisboara doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander musikaria da eta Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Bi pertsona hauek egun pare bat iraungo duen bidaia bat hasiko dute. Izan ere, Castillako lurretan elurte handi bat egongo da eta errepidean harrapatuta geratuko dira.

Publizitatea

Beste ekitaldi batzuk...