Axut eta Artedrama
DONOSTIA | 26an, 27an eta 28an 19:30ean, eta 29an 19:00etan, Viktoria Eugenian
urtarrilak 26 | if (substr($sqlNabarmenduak_erakus['ordua'],0,5)!='00:00'){ //echo $er_at['ordua']; echo substr($sqlNabarmenduak_erakus['ordua'],0,5)." "; } ?>
Bata zein bestea... Biak ala biak... Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesaka; "Ez zenuen zertan esan!". Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too... Klima aldaketa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino, eta zer esanik ez familiarteko sekretuak baldin badira.
Publizitatea
Axut eta Artedrama
Itziar Elexpe, Karmele Gomez
Lautan Hiru antzerki laburren jaialdiaren barruan