Agenda

Emaguzu zure inguruko ekitaldien berri

antzerkia

'Tarara' (Estreinaldia)

ERRENTERIA | Lekuona Fabrikan


urtarrilak 15 |

SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.

Publizitatea

Beste ekitaldi batzuk...

'Luces de bohemia'

BILBO | Pabiloi 6n. Ostiral eta larunbatetan 20:00etan, igandeetan 19:00etan

urtarrilak 2 |

'La clemenza di Tito'

BILBO | Euskaldunan. Hilaren 22an, 19:00etan, eta 24, 26, 28 eta 31n, 19:30ean

urtarrilak 22 |

Abao-Olbe. Lausannako opera

'Tarara'

BILBO | Arriagan

urtarrilak 27 | 19:30

Hika Teatroa