Agenda

Emaguzu zure inguruko ekitaldien berri

antzerkia

'Tarara'

BEASAIN | Usurben


ekainak 24 |

SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.

Publizitatea

Beste ekitaldi batzuk...

'Miguel Hernandez, que estás en los cielos'

BILBO | Ostiral eta larunbatetan 20:00etan, iganndeetan 12:00etan (ekainaren 26an 19:00etan eta uztailaren 3an 20:00etan), Pabiloi 6n

ekainak 10 |

Alfonso Diez, Irene Bau, Unai Izquierdo, Yeray Vazquez

'17 veces'

BILBO | Camposen

ekainak 23 | 20:00

Faemino y Cansado