II. Atala

Aurrera begira

Eman hitza herriari!

Prozesu Demokratikoa

Prozesua gora eta behera, guztien ahotan dagoen kontzeptua dugu.
Zer da prozesu hori! Zein da egin beharreko ibilbidea?
ETAren ikuspegitik Euskal Herriak aurrera begira dituen erronkei begiratu nahi izan diegu.

Etorkizuneko erronka horiek ezin dira ulertu ordea orain artean egindakoari begiratu gabe edota dagoeneko jarri ditugun oinarri politikoak kontuan hartu gabe. Horiexek izan baitira orain aukera berriak zabaltzea ahalbidetu dutenak, Euskal Herriak egin beharreko prozesu eta ibilbide luze baten lehen harriak izan direnak.

Zeintzuk dira prozesuaren helburuak?

Prozesuaz ari garenean, Euskal Herrian minimo demokratiko batzuen onarpenean oinarrituriko egoera berri bat zabaltzeko egin beharreko ibilbideaz ari gara. Hau da, gaur eguneko ukazio eta zanpaketa egoeratik, Euskal Herriaren eskubideak aitortuko dituen egoerara egin beharreko ibilbideaz.

Esan dugunez, Euskal Herriarentzat marko demokratikoa eraiki behar da. Autodeterminazioa eta lurraldetasuna aitortuko dituen marko berriaren sorrerantz bideratu behar dira urratsak. Hori da prozesuaren emaitza gisa ireki beharreko egoera, Euskal Herriaren eskubideak aitortuz eta aukera politiko guztiak ahalezko eginez (independentzia barne). Benetako jokaleku demokratiko bat eraiki behar da.

Egoera horretara iristeko, euskal erakgileen arteko eztabaida demokratikoa sustatu beharko da. Azkenik, euskal herritarrek beren etorkizunari buruzko hitza eta erabakia izan dezaten, inolako mugarik gabe.

Igarobide hori egiteko modua, negoziazioa eta akordioa izango dira, jomuga gure Herri eta euskal herritar gisako eskubideen errespetua izanik.

Hori hala gertatzeko, Espainia eta Frantzia, zanpaketa eragiten duten Estatuak izatetik, egoera demokratiko batean Euskal Herriaren eskubideak aitortuko dituzten Estatuak izatera igaro beharko dute.

Helburu nagusi horien altzoan, prozesuak bere baitan bestelako dimentsio batzuk biltzen ditu ere.

Ezker abertzalearentzat, Autodeterminazioaren aldeko indarrak lerrokatzea eta Estatuen aurrean Euskal Herria Herri bezala agertzea prozesuaren beste helburua izango da. Bere izateko eta eraba- kitzeko eskubidea aldarrikatzen duen Herri bezala agertzea. Horretarako, Euskal Herriaren aldeko indarrak biltzea oso garrantzitsua izanen da, euskal herritarren hitza eta erabakiaren defentsan Herri harresia eraikitzeko.

Bestetik, zabalduko diren aukera berriak nazio eraikuntzaren esparruan urrats erabakigarriak egiteko baliatu behar ditugu, Euskal Herriaren egituratzean urratsak egiteko.

Gure helburua beraz, prozesua askatasunaren portura eramatea da. Hori da prozesua bururaino eramatea. Prozesu demokratikoaren helmuga Euskal Herriaren aitorpena, autodeterminazio eskubidea lortzea eta oinarrizko eskubideak jasoko dituen status berri baten abiatzea dira Funtsean, gatazka konpondu ahal izateko minimo demokratikoak onartuak izatea.

Nola garatu prozesua?

Prozesuaren garapenaz eta urratsak egiteaz ari garenean, argitu behar da urratsak alde guztietatik eta norabide guztietan egin behar direla. Gaurtik hasita. Prozesua dinamikoa izango da, eta eragile guztien artean elikatu beharko da aurrera egin dezan.

Dena den, ezker abertzaleak erantzukizun berezia izango du. Ezker abertzaleari iniziatibarekin jokatzea egokituko zaio. Besteen konpromisoak lotzea eta ziurtatzea egokituko zaio. Ezker abertzaleak prozesuaren akuilu lana egin beharko du etengabean, bera delako prozesua burura eramatea gehien nahi duena, Euskal Herriaren eskubidetan oinarrituriko eszenatokia lortzeko.

Lehen urrats nagusia gatazkaren oinarriei erantzun zuzena emateko eztabaida demokratikoa antolatzea izango da. Horrek euskal eragile eta alderdi guztien parte hartzea eskatzen du.

Eztabaida horrek abiapuntu demokratikoa izan dezan, Euskal Herriaren aniztasuna eta osotasuna bere baitan bildu beharko du. Euskal lurralde guztien parte hartzea bermatzea eta euskal eragile guztien parte hartzeari irekia egotea ezinbestekoa izanen da.

Eztabaida horren bidez Euskal Herriaren etorkizunari buruzko akordio politikoa lortu beharko da, eta akordio horretan Euskal Herriaren eskubideak aitortuak izan beharko dira, gatazkari irtenbidea eman ahal izateko. Hau da, autodeterminazioa eta lurraldetasun eskubideak aitortuak izan daitezen formulak adostu beharko dira euskal eragileen artean.

Espainia eta Frantziak, eztabaida demokratiko horren emaitzak errespetatu beharko dituzte, euskal eragileen arteko akordioa errespetatuz eta euskal herritarrek erabakiko dutena errespetatuz, inolako muga eta oztoporik gabe.

Azkenik noski, Euskal Herriaren etorkizunari buruz euskal herritarrei galdetu beharko zaie, hori egiteko moduak adostu beharko direlarik. Euskal herritarrek izan behar dute hitza eta erabakia.

Beraz, ETAren ikuspegitik badira eztabaida demokratiko horren bidez askatu beharreko korapilo nagusi batzuk, enfrentamendu egoeratik gatazkaren konponbidera doan igarobidea egin dezagun:

- Lehenik, gatazkaren oinarriak aztertu beharko dira eta guztion artean gatazkari konponketa emateko borondatea erakutsi beharko da.

- Euskal Herriaren eskubideak errespetatu eta euskal herritarrei hitza eta erabakia emateko moduen inguruko adostasuna eraiki beharko da. Autodeterminazioa eta lurraldetasun eskubideak gauzatzeko moduei buruzko akordioa, alegia.

- Azkenik, Estatuek eskubide horiek zein modutan errespetatu eta bermatuko dituzten adierazi beharko dute.

Euskal herritarren parte hartzea

Kasu guztietan, ezinbesteko urratsa euskal herritarren aktibazioa izanen da, euskal herritarrak eta euskal eragileak prozesuan buru belarri murgiltzea. Autodeterminazioaren aldeko indarrak izango dira prozesuaren bultzatzaile nagusiak, eta horren inguruan herri presioa eta mobilizazioa antolatu behar da, Euskal Herriaren autodeterminazioa eta lurraldetasunean oinarrituriko konponbidea lortzeko.

Akatsa litzateke besteek zer egingo dutenari begira geratzea, izan daiteke beste eragileek zer egingo dutenari begira edota Estatuek egingo dutenari begira. Horregatik, edozein blokeoren gainetik, Euskal Herrian ahalik eta indar gehien aktibatzeko borroka egin behar da, prozesu demokratikoa burura eramateko bultzatu behar da, Euskal Herriaren eskubideak kalean eta leku guztietan aldarrikatu behar dira.

Horrela soilik mugituko dira beste indar batzuk, halabeharrez egingo dituzte urratsak. Euskal herritarren hitza argiki espresatzen denean, Estatuak mugitzera behartuak egongo dira. Euskal herritarren borondatea argiki adierazten denean, Estatuei hori errespetatzeko urratsak egitea beste erremediorik ez zaie geratuko.

Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketak izan behar du prozesuaren erreferentzia nagusia. Euskal Herrian garatu beharreko prozesu demokratikoa hain zuzen. Ezin baita prozesuaren bilakaera Estatuen borondatearen menpe utzi. Ezin da prozesuaren garapena kanpoko indarren borondatearen menpe utzi.

Prozesuaren aukerak

Lehenik argitu behar da aukerak gauzatzeko, egi bilakatzeko, prozesu demokratikoa garatu beharra dagoela, urrats zehatzak beharrezkoak izango direla, eta horretarako konpromisoak eta erabaki ausartak beharko dira eragile guztien aldetik. Aukerak ez dira sortzen ahal arriskurik hartu gabe. Eragileek arduraz jokatzeko unea iritsi da, Euskal Herriaren aukerei bide emateko eta faltsuan ez ixteko.

Euskal herritarrei hitza eta erabakia emango dien bidea egitea da esku artean daukagun aukera nagusia, herriari hitza ematea ahalbidetzea, inolako muga eta inposiziorik gabe. Estatuek gaurko egunean ezartzen dituzten topeak altxatzea.

Eta hori da proposatzen ari garena, formula ukatzaileak alboratzea eta guztion arteko prozesu demokratikoa garatzea, herri honi dagozkion eskubideak aitortuak izan daitezen. Gure herriaren ukazioa eta zatiketan oinarrituriko fasea gaindituz, Euskal Herriaren Autodeterminazioan oinarrituriko aroari bidea zabaltzeko aukera dugu esku artean.

Prozesua oinarri horien gainean garatzen bada, gatazka gainditzeko egoera baten aurrean egongo ginateke. Horixe dugu beste aukera nagusia, gatazkari irtenbide demokratikoa ematea eta Euskal Herrian bake eta askatasun egoera batetara iristea. Baina horretarako, Euskal Herriaren eskubidetan oinarrituriko bakea eraiki beharra dago.

Beste aukera, indarrak bilduz Euskal Herria Estatuen aurrean Herri bezala agertzea da, bere izateko eskubidea aldarrikatzen duen Herri bezala agertzea. Eta ukazioaren aurrean Herri bezala erantzun ahal izatea. Izan ere, prozesu honetan zehar gatazkaren izaera eta berari konponbidea emateko gakoak gardenki azaltzea lortu behar dugu.

Aldi berean, Ezker abertzaleari berari aukera propioak sortuko zaizkio irekiko den egoera berrian, eta horiexek baliatu behar ditu bere oinarria sendotzeko eta espazio politiko berriak irabazteko.

Prozesuaren arriskuak

Aukeretaz baliatzeko, arriskuak zeintzuk diren eta nola gainditu jakin behar dugu. Arrisku horiek tinko borrokatu beharko ditugulako.

Lehen arriskua, eragile eta alderdiek egoerari erantzukizunez eta beharrezkoa den arduraz ez erantzutea izan daiteke, beren interes partidistak jartzea gatazkaren konponbide demokratikoaren gainetik. Iraganeko erru berberak errepikatzea, alegia.

Urrats zehatzak eta erabaki ausartak hartzen ez badira, prozesua usteltzera utziz eta egoeraren blokeoa eraginez, argi dago prozesuak ez duela aurrera egingo. Prozesuak aurrera egiteko borondate politikoa egotea ezinbestekoa da. Alderdiak orain besteei begira geratzen badira, geldi geratzen badira, prozesuak ez du etorkizun onik izango.

Arrisku politiko nabarmena PNV eta PSOE bezalako indarren aldetik etorri daiteke, Euskal Herriari bigarren ziklo autonomiko bat inposatu nahi izatetik, prozesua erreforma estatutarioen ikuspegira murriztuz, beren arteko erabaki eta akordio aldebakarrekoen bidez.

Eragile horien asmoetan aurkitu ahal dugun jokabidea izan daiteke prozesuaren minimoak hasieratik bermatu nahi ez izatea, prozesua desitxuratuz eta blokeo egoerara eramanez. Prozesua denboran zehar luzatu nahi izatea urrats politikorik eman gabe, prozesua usteltzera utziz, ezker abertzaleari kosteak eragiteko.

Bestetik, PP-UPNk ordezkatzen dituzten sektore faxistak etengabeko erasoan ariko dira, edozein irtenbide demokratikoren aurkako diskurtsoa eta praktika garatuz. Aldaketa politikoaren aurrean beren bateria guztiak prest dituzte eta etengabeko bonbardaketan ariko direla aurrikusi daiteke. Presio horrek beste eragileengan izan dezakeen efektua da kezkarako motibo izan behar duguna.

Horri loturik, Estatuek euskal herritarrek beren etorkizunari buruz erabakiko dutena errespetatzeko borondaterik agertzen ez badute, prozesu demokratikoak ukazioarekin aurrez aurre egingo du topo.

Euskal Herriaren etsaien eta bere kolaboratzaileen asmoetan ezker abertzalea suntsitzea lehen helburua izan da eta izango da, orain beste modu batzuekin saiatuko duten arren. Kasu honetan, pro- zesua ustelduz ezker abertzalearen borroka tresnen indargabetzea hutsean bilatzen dutenek, berriro peto egingo dute.

Zer esanik ez dago, Ezker abertzalearen jarrera zuhurra eta tinkoa ez bada, aipaturiko arriskuak biderkatu besterik ez direla egingo. Horregatik, oso garrantzitsua da ezker abertzaleak bere jarreraren gidari izan behar diren printzipio batzuk barneratzea.

Ezker abertzalea ezin da inori begira geratu, ez beste eragileen urratsei begira ez eta Estatuek egin dezaketenari begira. Ezker abertzaleak berak egin behar dituen urratsei begiratu behar die, euskal herritarren aktibazioa eraginez eta ikuspegi ofentsibo batetik.

Zerrendatzen ditugun arriskuak tinko borrokatu beharko dira, halako jokabideen atzean egon daitezkeen ardurak saiatuz. Finean, gatazkaren elikatzea eragiten duten jarrerak direlako.

Etsaiaren esku-sartzea

Etsaia jukutria erabiliz prozesuaren norabidea bere aldera jartzen eta baldintzatzen saiatuko da. Eta ezker abertzaleari ahalik eta kalte gehien egiten ahaleginduko da, ziur..

Lehenik, prozesuaren hastapenean eta bere garapenean presa nagusitzea bilatuko dute, ezker abertzalean prezipitazioa nagusitzea bilatuko dute, urratsak hutsean egiteko, oinarri sendorik gabe.

Prozesuan blokeo egoerak sortzea izan daiteke beste saiakera bat, prozesua denboran zehar usteltzeko. Hau da, urrats politikoak egin beharko direnean eta erabaki sakonak hartu beharko diren uneetan zailtasunak eta oztopoak jartzea, blokeatzea. Zertarako? Konpromiso politiko atzeraezinak ez hartzeko.

Konpromiso horiek ekiditeko helburuarekin ere, prozesuaren nazioarteko dimentsioa ekiditen saiatuko dira, kanpora begirako proiekzioa eta nazioarteko oihartzuna mugatzen saiatuko dira.

Prozesuaren egiazko zentzua desitxuratuko dute, jadanik egiten duten bezala, prozesuaren erro politikoak ezkutatuz, beraiek egin beharreko urratsak justifikatu ahal izateko.

Bestalde, etsaiaren helburu nagusietakoa ezker abertzalearen borroka tresnak indargabetzea izango da, desaktibazioa eragitea, irenstea. Eta hori lortzen ez badu, kalteak ezker abertzaleak ordaindu behar izatea, ezker abertzalearen oinarria desegitea nahiko dute, kontraesanak eragitea.
Beldurrak ere bere funtzioa jokatuko du, saiatuko dira sinistarazten hauxe dugula azken aukera, azken trena dela, eta aukera hau galtzen bada ezker abertzaleak latzak sufritu beharko dituela. Hau da, etorkizunean sor daitekeen egoeraren inguruko mehatxua egingo dute.

Gaur jadanik gertatzen den bezala, guda sikologikoa iraunkorra izango da, esango dute ezker abertzalearen ahuldadearen ondorioa dela egoera berri hau, ETA deseginda dagoela eta ezin diola presioari gehiago eutsi, beste erremediorik ez dugulako egin ditugula hainbat urrats. Ezker abertzalearen oinarrian etsipena eta nahasmena nagusitzeko moduko mezuak, alegia.

Herri mobilizazioa

Aurreko lerroetan behin eta berriro aipatu dugu herritarren aktibazioaren garrantzia. Herri indarrak borrokan aktibatuak egotea ezinbestekoa da. Euskal Herria kalera ateratzea bultzatu behar da, egoera hori ahalbidetuko duten molde eta mobilizazio planteamenduak sustatuz.

Autodeterminazioaren aldeko indarren biltzea dinamika praktikoetan gauzatu beharra dago. Euskal herritarren hitza eta erabakiaren defentsan mobilizatuz. Euskal Herriaren eskubideen defentsa kalean egin behar da.

Estatuek bideratu ditzaketen eraso ezberdinen aurrean gure eskubideen defentsa antolatzea zeregin garrantzitsua izanen da. Halako erasoen aurrean, herri gisa erantzun eta etsaiari mezu argia bideratu behar zaio.

Edozein kasu gatazkaren konponketa enfrentamendua eragiten duten oinarriei erantzun zuzena ematetik etorriko da eta ez herri borroka eta erantzun tresnen indargabetzetik.

Euskal Herriari ezarritako salbuespen egoeraren aurkako mobilizazioarekin jarraitu behar da. Estatuei herri presioa egin behar zaie euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak errespetatu ditzaten eta gaur egunean indarrean diren urraketa guztiak eteteko.

Askatasun demokratikoen defentsa horretan, badira nagusitu behar diren aldarrikapen batzuk:

- Herritarren atxiloketen aurka.

- Ezker abertzalearen ilegalizazio eta bazterketa egoera salatzea.

- Euskal herritarren aurkako epaiketa bereziak bertan behera uzteko aldarrikapena.

- Indar armatuen presentzia, kontrola, presioa eta mehatxua salatzea.

Negoziazioa borroka fronte bezala

Lehenik barneratu behar da negoziazioa beste borroka fronte bat dela, erabakigarria eta determinantea suertatzen dena prozesuaren fase batzuetan, elkarrizketa eta akordioaren bidez gure helburuak gauzatzen joateko.

Borroka fronte gogorra da gainera. Prirltzipioetan fermuak izatea beharrezkoa da eta akordio baterako minimo demokratikoak zeintzuk diren argi markatu behar da (autodeterminazioa eta lurral- detasuna). Ongi bereiztu eta identifikatu behar dira atzera egitea ezinezkoa diren gaiak zeintzuk diren batetik (minimo demokratikoak). Malgutasunarekin zein gairekin joka daitekeen bestetik (oinarrizko eskubide horien aplikaziorako formulak adostea).

Prozesuak aurrera egiten badu, Euskal Herriaren etorkizunari buruz erabaki sakonak hartu beharko dira. Horregatik, urrats bakoitza ongi sustraitua eta berme sendoak izatea ezinbestekoa da.

Negoziazioa ez da soilik negoziazioaren mahaian burutzen dena, ezin da horretara mugatu. Askapen mugimendua akats horretan erori ezkero, "sukalde" horretara mugatzen bada, bereak egin du. Prozesua herriarekin batera egin behar da.

Tentsionamendua eta indarren aktibazioa mantentzea beste arreta puntu garrantzitsua izanen da, sor daitekeen desaktibazio giro oro gaindituz. Horretarako herri mobilizazioa etengabean aktibatua egon behar da, herritarrei kalera atera eta mobilizatzeko aukera eta esparruak eskaini behar zaizkie. Ezker abertzaleak bere indarrak aktiboak eta borroka tentsioan mantentzea ezinbestekoa da.

Esan dugu sarritan negoziazio eta konponbide prozesuak luzeak bezala gora beheratsuak izaten direla. Gora beherak eta haustura uneak izan ditzaketela. Gure helburua prozesua burura eramatea da, horregatik beste aldetik borondate falta egotekotan gogor borrokatu eta salatu beharko da.

Negoziazioa eta prozesu demokratikoa, ez da hasten ez eta amaitzen ere ETAren ekintzen etenaldiarekin. Prozesua hori baino askoz gehiago delako.

Azkenik, nazioarteko dimentsioa prozesuan barneratzearen garrantzia azpimarratu behar da, jadanik ikuspegi horretan egindako urratsei beste batzuk gehituz. Batetik, Nazioarteko presentziak akordioen gauzapena eta emaitzen berme bezala jokatu behar duelako. Bestetik, gatazka gure mugetatik kanpo atera eta nazioartera eramateko balioa duelako.

Baldintza Demokratikoak

Atal hauen inguruan borroka ideologiko gogorra egitea eta kalean mobilizatzearen garrantzia azpimarratu behar dugu.

Presoak kalera!

Konponbide Prozesu baten baitan, presoen kaleratzea baldintza demokratikoa da. Zentzu horretan, presoen gaiarekin helburua preso politiko guztien kaleratzea eta amnistia lortzea da.

Presoen gaia, batzutan entzuten denaren aurka, ez da gai teknikoa. Eta ez da ETAren gai hutsa. Presoak Euskal Herriko presoak dira, herriaren presoak dira. Presoen kaleratzea gatazkaren konponbidean baldintza demokratikoa da, amnistiarik gabe bakerik ez dagoelako.
Preso politikoak Euskal Herriaren eskubideen alde borroka egiteagatik preso dauden militante politikoak dira, bahitu politikoak dira. Amnistia, presoen kaleratze hutsa baino askoz gehiago da, amnistia presoen izaera politikoaren aitorpena da, eta presoak kartzelara eraman dituen borrokaren izaera politikoaren aitorpena suposatzen du.

Alde Hemendik!

Helburua indar armatuak Euskal Herritik kanporatzea da, euskal herritarrok bakean eta askatasunean bizi ahal izateko baldintza demokratikoa delako.

Bitartean, Prozesu demokratikoaren aurkako erasorik ez dela gertatuko eta prozesuan zehar indar armatuen injerentzia, presioa eta mehatxua desaktibatzen dela ziurtatu beharko dute Estatuek.

Urte luzetan zehar Euskal Herriaren zanpaketa eragin duten indar armatuak kanporatu arte ez dago bake egoera ziurtatzerik gure herrian. Baldintza demokratiko hori ziurtatu gabe ez dago konponbiderik, ez dago bakerik.

Desmilitarizazioa eta indar armatuen atalean beste gai bat mahai gaineratu behar dugu. Espainiako Polizia Autonomikoarena hain zuzen. Beste ikuspegi batetik ekin behar zaio gai honi, baina argi dago Ertzaintza gorputz errepresibo bezala indargabetu gabe ez dagoela bake egoera ziurtatzerik.

Horregatik, Ertzaintzaren gorputz berezien desaktibatzea ezinbestekoa izanen da.

Konponbideak badu oinarri bat

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa Euskal Herriaren hitza eta erabakiaren errespetua aldarrikatzen duten indarren erreferentzia gune nagusia.

Akordio horrekin, burutu beharreko prozesu luze baten lehen harri sendoa jarria izan da. Bertan bildutako borondateak eta orain artean egindako urratsek balio politiko handia dute.

Gainera, etorkizunean emaitzak eman ditzaketen urratsak egiten aritu da, gatazkaren konponketarako prozesuari oinarri sendoak jartzeko eta bermeak lortzeko helburuarekin. Hor kokatzen dira nazioarte mailan lortutako atxikimenduak edota euskal herritarren artean OHDren printzipioak hedatzeko egindako ahalegina.

Esan genezake Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoak orain artean jarri dituen oinarriek, prozesu orokorrari eta orain zabaldutako egoerari ekarpen handia egin diotela. Eta aurrerantzean ere egiteko ugari dituela.

ETAren irakurketaren arabera, OHD-k gatazkaren konponketarako minimo demokratikoak biltzen ditu eta barneratu dituen printzipioak edozein prozesu garatu ahal izateko kontuan hartu beharko dira.