Zuzendariari

A8 eta AP1-eko erabiltzaile baztertuak

Iñaki Arranz Arriola.
Eibar.
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Arau bat onartu dute, eta, horri esker, A8ko eta AP1-eko ohiko erabiltzaileek (gipuzkoarrek eta VIA T tresna dutenek) deskontuak izango dituzte lurralde barruan egindako bidaietan, eta 25,64 euro ordainduko dute gehienez hilean. Bizkaiko Foru Aldundiak antzeko zerbait onartu zuen bizkaitarrentzat (2011ko azaroaren 29an).

Inork ez du kontuan hartu bizkaitar eta gipuzkoar askok alboko herrialdera joan behar izaten dutela lanera. Baliabideak optimizatzeko eta herritarrei zerbitzu hoberena emateko bi diputazioak ados ipintzeko garaia da, herritarren zerbitzura badaude. Ezer egiten ez badute , A8 eta AP1-eko erabiltzaile baztertuak izaten jarraituko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.