Zuzendariari

Administrazioa guda estrategiarako erabiltzen denean

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Esaten dute Napoleonek Moskutik erretiratu behar izan zuela negu siberiarrean bere tropek jatekorik aurkitzen ez zutelako. Iruñeko Udalak antzeko zerbait egitea pentsatuko zuen Noaingo martxan zetorren Nabarraldeko jendeari Azpilagainan txosnak jartzeko baimena ukatu zuenean.

1512ko konkistaren gaiarekin nafarkeria kontrako eztarritik sartu zaie. Arrazoi historiko, ideologiko eta politikoa galdu ondoren, euren eskutan dituzten erakundeak guda tresnatzat hartuta herritarrak gosetera kondenatu nahi izan dituzte. Nabarralde tartean baldin badago, «ezta urik ere».

Udal agintariek, ordea, ez dute kontuan hartu Azpilagainako auzokideak eskarmentu handiko herritarrak direla, eta ondo bereizten dutela nafarkeria eta Nafarroaren alde egiten dutenen artean. Mila esker, Iruñea, eta lasai, Sanz ez zen Napoleon eta Barcina ez da Josefina (Beauharnais-koa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.