Zuzendariari

Airearen kalitatea

Martin Jose Celaya Garcia (Sustrai Fundazioa).
Altsasu.
2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Duela gutxi Nafarroan aire kalitate txarrena Erribera aldean dutela irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Arazo hori 1976/2003 Errege Dekretuak biltzen duen legedia hausten duen ozono troposferikoaren kontzentrazio handiagatik da. Ozonoa nitrogeno oxidoen eta konposatu organiko hegazkorren arteko erreakzio kimikoen bitartez sortzen da, eta Erriberan legez kanpoko Castejongo Zentral Termikoek sortzen dute kutsatzaile atmosferiko horren gehiena.

Ozono troposferikoak landaretzari eta gure osasunari kalte egin diezaieke. Ozono, nitrogeno oxido eta konposatu organiko hegazkorren multzoek eremu kutsatuetan ikus daitekeen lainobera sortzen dute, gure haranetan hainbestetan gertatzen den «inbertsio termikoa» deituriko fenomenoa ematen den egunetan ohikoa dena.

Olatzagutiko Cementos Portland lantegia hiru aire kutsatzaile horien iturri garrantzitsua da, minbizi sortzaile diren beste batzuez gain. Horrela aitortzen du enpresak berak hondakinak euren instalazioetan erretzeko eskaera dokumentuetan, nahiz eta horien eragina txikiagotzen saiatu. Hondakinak erretzeko baimenak atmosferarako kutsatzaile isuria handituko duen beldur gara Sustraien, porlandegiko labeetan egonen diren materialen aniztasuna dela eta.

Nafar jendarteak bere hondakinen kudeaketa modua aukeratzeko garaia dela uste dugu. Baita energia garbien, zentralizatugabeen, berriztagarrien eta eragin txikikoen garapenerako plangintza demokratiko bat egin ahal izatekoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.