Zuzendariari

Albiste ona zezenentzat

2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Dakigun bezala, Euskal Herria kontraesan lurraldea ere bada eraikitzen dutenen artean. Hori gertatzen zaio jende askori sanferminetan. «Bai, ez dut batere gustuko zezenketa, baina izugarri ongi pasatzen dut zezen plazan». Halako komentarioak bolo-bolo, poliki baina irmoki, jarrera asko aldatzen ari da Iruñean, are zezen plaza zale «ekologista» horien artean ere. Aurten, Alfabetatze Euskalduntze Erakundearen partetik, albiste pozgarria dugu halako zaletasun odoltsua ez dugun bestelako ekologistok. Urtero bezala, AEK-k Jaiak musutruk! delako kanpaina abian jarri du eta, lehengo kanpainetan ez bezala, aurten zezenketarako abonua kendu dute sarietatik. Beharbada, gure kulturaren alorrean landatzen dutenek azkenik ulertu dute animaliak torturatzea guztiz urrun dagoela edozein arte ederretatik. Mila esker, animalien duintasuna defenditzeagatik. Orain bai, harro esan dezakegu Ama Lurra zain dezagun.

Izugarri pasatzen segitzen duten horiei esan diezaiegun gehiago begiratzeko zezenari eta gutxiago toreroari. Arnasa hartu ezinean dagoen horren aurrean jartzeko ausardia behar al da? A!, eta horretaz ari garela, sekulako sariak, aizue!: gosariak, bazkariak, afariak eta poteoak hainbat jatetxe eta tabernatan bederatzi egunetan guztietan, lau pertsonarentzako asteburu bat landetxe batean, pilota partiduetarako bi abonu eta, gainera, bi matrikula dohainik! Mundiala. Nik, behinik behin, boletoren bat hartuko dut euro «ekologiko» baten truke. Esker aunitz, AEK.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.