Hasieran, amorrua. Martxoak 3ko gazteen eserialdiaren ostean lagun bat zauritu dutelako.
Ondoren, ezintasuna.
Ezintasuna itxarongelan zegoen kide bat abisatu gabe, bahitzaileen moduan, eraman dutela enteratzen zarenean; lagun bat beraien erruz operatu behar dutela entzutean; inolako lotsarik gabe «desórdenes públicos» leporatuko dizutela esaten dizutenean, etakexak badituzu epaileari azaltzeko…
Baina, azkenik, itxaropena.
Finean, egin dutena egin badute, beldurragatik izan delako. Egun honen bidez gazteok gauzak aldatzeko indarra daukagula erakutsi dugu, kontuan hartu beharrekoak garela eta egiten dutena egiten dutela aurrera jarraituko dugula. Beraien «erakustaldiagaz» hori berretsi besterik ez dute egin.
Hortaz… presta daitezela greba orokorrerako. Hasi da martxoko iraultza.
Zuzendariari
Aldarte onez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu