Euskal Herria Esnea euskara hutsez etiketatzeagatiksalatu izanak zer pentsatu eman digu etxean. Eta nork salatu duen jakiteak gordea genuen esnea eta geure gogoa ozpindu ditu. Izan ere, bikotekideak 20 urtetik gora darama Kaiku erosten, baserriko esnea jasotzeari utzi zionetik.
Neuk ere horixe erosi izan dut azken urteotan, berarekin bizi naizenetik. Hori bai, amaitu da kaikuarena egitea, gaurtik aurrera, eta euskara hutsez etiketatzen jarraitzen duen bitartean, Euskal Herria Esnea erosiko dugu, izen bereko herria saltzen ez uztearren baino ez bada ere.
Ez da horrelako lehen berria: EAJ Jaurlaritzan zela Mahala eta Alzola enpresak espedientatu egin zituen euskara baztertu nahian. Lehenak gaztelaniazko itsasgarri bat gehitu du ordutik, eta Alzolak gaztelaniari berrekin dio.
Bada garaia hain harroak (eta hain kaikuak) garen euskaldunok geure diruari duen balioa eman diezaiogun, euskaldunei, euskaraz eta euskarazkoak erosiz.
Ezin da izan, baina izan da, esaterako, Telefonicak euskaraz zerbitzua emateko zuen taldea desegitea eskari gutxi duelako.
Hipokrisi garai honetan gure diru eskasa preziatuagoa delako, balia dezagun behingoz, hizkuntza irizpideak ezarriz geure eguneroko erosketei.
Kaikukeria gehiago ez geurean, eta zeurean?
Zuzendariari
Amaitu da kaikuarena egitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu