Zuzendariari

Anna Politkovskaia

Bilbo.
2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Anna Politkovskaia kazetariak ausardiaz salatu zuen Errusiako egoera latza eta horren ordaina berehala jaso zuen, heriotz mehatxuak tarteko, 2006ko urriaren 7an, Putinen urtebetetze egunean, etxeko igogailuaren iluntasunean tiroz hilda aurkitu zuen auzokide batek. Haren hilketa Alexander Litvinenkok ikertu zuen baina, tamalez, handik gutxira pozoituta hil zen hori ere.

Annak Errusiako egoera lazgarriari buruzko liburu eta artikulu andana idatzi zituen, Putinen diktaduraren kontra sutsu oldartu zen eta honen bidegabekeriak tinko salatu zituen. 2007an argitaratutako Errusiar egunkaria liburu harrigarria irakurri ondoren, haren bizitzaren inguruko dokumentala A bitter taste of freedom Montrealen aurkeztu berri dute, eta liburua, Solo la verdad, Debate argitaletxeak argitaratuko du hemendik gutxira. Errusiako barrunbeak ezagutzeko aukera aparta ezbairik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.