Zuzendariari

Autodeterminazio eskubidea, sendagai

Otxandio.
2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Nazionalismoa gizateriaren egintza edota jarduera intelektualaren akats kaltegarrienetakoa da, gizakiak desberdintzeko erabili izan ohi den argudio pozoitsua. Egun, munduko edozein tokitako gizakiez erantzukizunez hitz egitean, haien arteko desberdintasun bakarrenetakoa hizkuntza dela ohartuko gara. Beraz, gizakien inguruko aurreiritzi zein mitoak ezabatuz gero, jakin-min eta aukera izugarriak izango dituen gizaki baten aurrean aurkituko gara. Bestalde, nazionalismoak desagertzeko bidean den minbizia beharko luke, hizkuntzak ikasteko dauzkagun aukerak ikusita. Euskal herritar gehientsuenen eskuzabaltasuna eredutzat hartuta, urteetan gure herriko agintari, legegizon zein polizia indarrek egindako ahaleginei so egitea besterik ez dago.

Gure herriko hainbat udal espainiar bandera zintzilikatzera behartzen dituzten epaitegiek gehiengoaren sentimedua itotzea dute helburu nagusi. Beraz, Madrilgo kongresuan aurki proposatuko duten ekimen berria, hau da, Estatuko ikurrak iraintzea delitutzat hartzea, helburu beraren bila dabilela esan genezake.

Internazionalismoa herrien autodeterminazio eskubidean oinarritzen da; herritarrek bere buruaz erabakitzeko dauka-ten eskubidean, hain zuzen. Horrela, bada, eskubide historiko guztien gainetik, gizaki, komunitate, probintzia zein herrialde orori bere kabuz erabakiak hartu edota itunak urratzeko eskubidea zor zaio, eta Euskal Herria ez da salbuespena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.