Bakea behar dugu zioen pankarta kendu dute Bizkaiko diputaziotik. Beraz, badirudi orain ez dugula bakerik behar. Nik uste, egia berdaderoa Billy Wilder zinema zuzendariak bere pelikula bateko kamareru baten ahoan jarri zuela: «Bizitza gerra totala da, eta ez du kontzientzia eragozpenik onartzen». Bestela, esaidazue zein bake mota ezartzera joan den NATO Libiara,zibilen artean ere hainbeste hilketa zein deskalabru eraginez eta baimenduz. Helburua argi egon da hasieratik, eta lortu dute. Masen boterea errebindikatuzmonarkia azpiratu zuen arren, bere boterearen erabileraz zein arropa guztiz deigarriaz,bizitza errealetik barik ipuin batetik ateratako errege guztiz laudatua ematen zuen Gaddafi eroa asesinatu dute,eta 5 egunetanerakutsi dute hiltegi bateko kamera frigorifikoan erdi biluzik, munduko kamera guztien aurrean inoiz baino errealago, hartutako tiroak agerian, bere herritaren gorrotozko argazki, burla eta ostikopean, behin eta berriro, infinitu bider umilatuz eta azpiratuz. Orain familia libiar bakoitzari 5.000 euro emango zaizkiela irakurri dut, eta beste batzuek hortik gorakoak hartzeko balentriak egin dituztela dakigu.
Bien bitartean, beste kamera batek nahiko era estrafalarioan erakutsi digu Ameriketatik AHTarengaraipen hitzaldiaz beste batzuek egindako bake adierazpenen erdira etorri zaiguna.
Teleñekoakez eze, mundu honetako beste abar guztiak ere hain abiadura handiz mobitzen dituzten jaungoikoaren eskuezpentsatu dut.
Zuzendariari
Bakearen fikziozko eiteaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu