Zuzendariari
Behi sakratuak
Erabat ados nago izugarri kontraesan handia dela Espainiatik alde egitea eta aldi berean ekimen guztietan parte hartzea, oraingo hauteskundeetan barne, Pako Aristik esaten duen moduan. Bildurentzat (orain Amaiur) hain zuzen, eskatzen du botoa Jose Iriartek, Bikilak, azken Hika aldizkarian, nolabaiteko parekotasuna bilakatuz Bilduko boto-emaileen eta M-15 mugimenduaren artean. Bikilak esaten du, M-15 mugimenduak, besteak beste, gainditu duela azken greba ondorengo gestio txarraren ondorioz sortutako etsipena. Baina 67 urteko jubilazioaren atzerapena, PNV babesarekin gestio kontua baldin bada, ezin al da esan Bikilak aipatutako AHTren aurkako mugimenduaren helburuak edo Pasaiako portuarenak ere, gestio arazoak direla?...Zoritxarrez, horrelako auziak konpontzeko asmoz Madrilera joaten bada, nire uste apalean, jai daukagu! Zer egin dugu ?…Ezerrez! zioen abestiak baina badirudi ahaztu nahi direla horrelako mezu ezkorrak eta batzuk, bere aldetik ezer aldatu gabe, bilatzen ari direla beste hitz eta soinuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu