Zuzendariari

Behobia-Donostia ez da herri lasterketa bat

Arkaitz Gonzalez
Galdakao.
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Datorren igandean Behobia- Donostia lasterketa izango da. Euskal Herriko lasterketa zaharrenetarikoa, zaharrena ziur asko, eta partaide kopuru handiena izango da, 20.000 lasterkari baino gehiago.

Aste honetan komunikabide batzuetan polemika txiki bat agertu da, ea Espainiako egutegian egongo den ala ez, eta badirudi antolatzaileek uko egin diotela egutegi horretan egoteari, Espainiako Federazioak 3 euro eskatzen dizkiolako partaide bakoitzari. Ba, nik oso ongi deritzot egutegi horretan ez egoteari, baina ez diru kontuagatik...

Dena den, diru kontuak aipatuta, esan behar da, Behobia-Donostia gaur egun ez dela herri lasterketa bat; 33 euro eskatzea izena emateagatik gehiegi eskatzea da.

Nik ehunka herri lasterketatan parte hartu dut, Behobiakoan ere bai, eta oso gustura, baina azken urte hauetan igande goizean kilometro batzuk egitearen truke ordaindu behar duguna ez da zilegizkoa.

Ziur asko, antolatzaileek hilabeteak daramatzate lanean musu truk, eta, ziur asko, hortik ateratako dirua umeek kirola egitera bideratuko da, nahiz eta kasu guztietan ere horrela ez izan, baina ezin gara gurpil zoro honetan murgildu, bestela bide hau hartzen duten lasterketak elitezkoak izango dira, aberatsenak alegia, eta, beraz, antolatzaile pribatuez aparte, diru laguntzak ematen dituzten instituzioek ere kontuan har dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.