Iazko denboralditik hasita, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak Elite kategoriako txirrindularientzako txapelketan 28 (2011) eta 27 (2012) urteko adin muga ezarri du. Erabaki horrek kirol hori benetako afizioagatik praktikatzen duten hainbat txirrindulari kanpoan uzten ditu, baina okerrena dabereizkeria hori justifikatzen duen kirol argudiorik ez dagoela, urteko lasterketen erdia 23 urtez azpiko txirrindularientzat antolatzen baitira.
Horretaz gain, arau hori legez kontrakoa da, hautsi egiten duelako Euskadiko Kirol Federazioen 16/2006 Dekretuaren 41. artikulua: alegia, «lehiaketek irekiak izan beharko dute lizentzia duten pertsona fisiko eta juridiko guztientzat, inolako bereizkeriarik onartu gabe» esaten duena. Aurreko asteburuan zentzugabekeria horren azken atala nire larruan bizi behar izan nuen, 35 urte izateagatik galarazi baitzidaten Lazkaoko zein Duranako lasterketetan parte hartzea.
Horregatik guztiagatik, ETxF-ak ebatzi duen araua bidegabea, ez beharrezkoa eta legez kontrako dela deritzot.
Nola da posible diru publikoarekin finantzatzen den kirol federazio batek kirolari batzuk justifikaziorik gabe alde batera uztea, parte hartze maximoa bultzatu ordez? ETxF-ko presidente jauna, txirrindularitza denona da, ez bakarrik zuk nahi duzunena.
Zuzendariari
Bereizkeria euskal txirrindularitzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu