Zuzendariari

Bertsolari txapelketan izandako txistuez

Carlos Ruiz Gonzalez.
Gizarte Alorraren eta Komunikazioaren Zuzendaria, Kutxa Fundazioan.
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Ohar honen bidez Kutxa Fundazioak igande iluntzean, G-puntuaren finaleko sari banaketan, txapeldunari Kutxa Fundazioaren saria ematerakoan entzulegoarengandik jasotako txistukadaren ondorioz bere ezinegona azaldu nahi du.

Bide beretik, erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera gonbidatu nahi ditu bertaratu zirenak eta igandeko saioko kartzelako gaian bezala, bukaerako agurretan entzundako bertsoak ekarri nahi ditut gogora, alegia, normalizazio politikoan murgiltzeko ahalegina tokatzen den garai honetan, erantzukizunez jokatzeko hainbat bertsolarik egindako gonbitea, norberak egin beharreko gogoetaren lagungarri.



ZUZENKETA: Eta euroa lehertzen bada, zer? artikulua argitaratu zen BERRIAn, iritzi sailean, pasa den larunbatean, Joseba Barandiaran ekonomialariak idatzia. Artikulu hori Gaindegia Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialerako Behategiak helarazi zigun. Lan hori 2011 urteko memoriaren elementuetako bat izango da, beste hainbat gairekin batera (www.gaindegia.org).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.