Zuzendariari

Bioaniztasuna eta desazkundea

Kepa Iriondo.
Eguzkiko partaidea.
2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Maiatzaren 22a Bioaniztasunaren eguna dugu. Epe luzera begira, egokitze estrategia eraginkor bakarra aniztasuna dugu. Sistema finantziero mundialeko sarraskiaren jatorria biosferarekiko dugun desorden kritikoa da. Horren erakusgarri argia bioaniztasunaren galera azkartua dugularik. Guztiz jasanezina da biosferak eta planetak mugarik ez balute bezala eraikitako sistema bat. Ehiztariak, nekazariak eta abeltzainak milioika zirenean eta naturarekiko errespetuan oinarritzen zirenean funtzionatzen zuen sistemak ez du jarraituko 2050. urtean mila milioi pertsonaz osaturiko gizarte kontsumista konpultsiboan, zeinak onura soilik diruaren gobernu mundialari ekarriko dion.

Euskal Herrian, hiru espezietik bat galtzeko arriskuan dago. Joera honek aurrera jarraitzen badu, atzera bueltarik gabeko puntu batera iritsiko gara. Ekosistemak eskaintzen dizkigun ongizate, elikadura, ur gozo, sendagai eta beste hainbat aisi gune eskaintzeko ahalmena nabarmen murriztuko da.

Bioaniztasuna mugiarazten gaituen hitz bat bihurtu behar da, zeinak kontserbazio eta gure bizimoduaren aldaketaren nahian preokupazioa sortzea dakarren.Borrokatu dezagun gure lur emankorraren gainean ematen den porlan indiskriminatuaren kontra.

Tabu bat bezala ulertzen den arren, ausardia izan behar dugu garapenaren kontzeptua zalantzan jartzeko eta gehiegizko kontsumoaren desazkunde bideak esploratzeko. Garapen modua aldatu behar da, izan ere, egungoa ez da jasangarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.