Zuzendariari

Demokraziaren izenean

Otxandio.
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Ezin daiteke esan egungo politika eredua enpatian oinarrituta dagoenik. Politikariek herritarrak sistemaren onurarako direla uste dute oraindik, alderantziz izan beharrean. Estatuak, berriz, herritarrak ezgaitzat jotzen ditu, eta, ondoren, arazo gisa tratatzen ditu.

Ekonomi alorrean estatua zein komunitate erkidegoak enpresa pribatuen antzera jardun dira, beren ideia nagusiak salerosketan oinarrituta dauzkatelarik. Horrela, bada, gizartea irabazien lorpen horiek soilik aurrera eramango duten ustea demokraziari, kulturari, ongizateari eta partaidetzari gailentzen zaie. Bestalde, gizarte eta ingurumenaren aldeko ideiak oztopatzen jarraitzen da oraindik ere, zentzuzko joko araudiak falta direlako. Izan ere, egungo gizartean ekonomia bilakatu baita erlijio nagusi.

Merkatuak boterea eskuratu duela adierazten dutenak erratuta daude, botere hori herritarrek eman baitiote. Beraz, hau guztia hain da absurdoa, non herritarrek 30 urteren buruan harrituta begiratuko dioten momentuko gizarte ereduari eta jarraian beren buruei hau guztia posible nola izan den alferrik galdetuko dioten.

Polo subiranistako alderdien arteko maitale jolasek eusko alderdi jeltzaleari eragindako jeloskortasunak Stalin bera ere berpiztera eraman izan du noizbait. Baina behingoagatik, kapitalismoaren alde edota euskal herritarren burujabetzaren aurka alderdi espainiazaleek diseinatutako borroka zelaian non kokatu behar duen erabakitzeko ordua heldu zaiola ulertu beharra du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.