Zuzendariari

Diru publikoaren erabilera

Zizurkil.
2011ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Joseph Aloisius Ratzinger Eliza Katolikoaren Aita Santu kargua betetzen duen Benedikto XVI.a autoizendatua Madrilera joan dela eta bada zer ikusi, esan eta irakurri, alajaina. Nik ere badut ba nire iritzia emateko gogoa, egungo egoera soziopolitiko konplexuaren zati ñimiño bat dela kontuan hartuta. Ez dut, ordea, sinestun eta sinestun ez direnen arteko bereizkeriarik egin nahi. Sinestun direnek ez dute gauza asko sinesten, eta ez-sinestun direnek ideia asko sinesten baitute, sinestuna ez-sinestun bihurtuz, ez-sinestuna sinestun, eta sarritan nahastu.

Gustatzen ez zaidana, eta ondorioz ados ez nagoena, diru publikoarenerabilera da. Eliza Katolikoa erakunde pribatu bat izanik, erabaki hartzeapribatua (eta itxia) izanik, etekinakpribatuak izanik, kudeaketa pribatuak izanik, jabetza pribatuak izanik eta abarez dut ulertzen diru publikoaren erabilera. Are gutxiago gaur egun bizi dugun egoeran. Eliza Katolikoak honelakomakroekitaldi bat antolatu nahi badu,antola dezala, estatuak/gobernuak eman ditzakeen baliabideak eskuragarri jar ditzala (baldintzak betez), eta Eliza Katolikoak ordain dezala ekitaldi honen gastuen faktura osoa erakunde pribatua den aldetik, BEZa barne, ze kristo.48 ordu ere iraungo ez duten konfesionario, aldare eta horrelakorik ez. Dirupublikoaren xahutzerik ez, eskerrikasko!

Hausnarketa honek beste gogoeta bat bultzatu du nire kontzientziara.Zergatik ezin zaizkie Eliza katolikoari bere gastuak ordain ditzala eskatzekoarrazoiak Alderdi Politikoei ere aplikatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.