Zuzendariari

Diskriminazioa

2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Kosta egiten zait XXI. mendean niri gertatutakoa gerta daitekeela sinisterik.

Ni, irakaslea naiz. Aurreko ikasturtea lanean aritu ostean, uztail hasieran, ikastola batetik aurtengo ikasturte osorako lana eskaini zidaten. Nireordutegia eta liburuak eman zizkidaten, irailerako klaseak presta nitzan, baitalankideetako batzuk aurkeztu ere. Irailaren batean nintzenhastekoa. Horraino, dena ondo.

Udan haurdun geratu naiz, eta, abuztu erdialdean,ikastetetxeko zuzendaritza batzordeko kide bati deitu nion, nire egoera berria azaltzeko. Ez nuen ezer ezkutatzeke.

Haurra martxo amaieran jaioko da; beraz, irailaren batean lanean hasi baino lehenago nire egoera azaldu nahi izan nion.

Eta egun batzuetako ixilaldiren ostean, pentsatu ezinzitekeena gertatu da: lana galdu dut. Arrazoia? Haurdun nagoela. Oraindik ezinsinetsian nabil… Non geratu dira ikastoletako balioak?Eta emakumeen eskubideak? Ikastolan ikasi izan dut beti, nire lehen semea ere ikastolan dago matrikulaturik;beraz, ikastolak duen eredu pedagogikoan sinisten dut. Badakit hartu duten erabakia ikasleengan pentsatzenhartu dutela, urte osorakoirakasle berbera izan dezaten. Baina emakumeok haurrak izango ez bagenitu, nongeratuko lirateke Ikastolak? Lerro hauek idaztenditut, aurrerantzeanhorrelakorik gehiago gerta ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.