Zuzendariari

DSK, bihotz zitala

Abanto.
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Gutxitan harrapatu dituzte halako boteretsuak aukera honetan DSK harrapatu duten bezalaxe, bururatzen zaizkien gehiegikeriak burutzen. Ematen du horretarako lizentzia guztiak dauzkatela. Eta errealitatean hala da gustatu edo ez. Bakar batzuek munduaren kontrola dute eta arazoak izatekotan botereak propio dituen palanka guztiak erabiltzen dituzte onik ateratzeko ataka horietatik. Jakinarazten digute garbi eta ozenki legearen gainean daudela. Bost axola zaie behin eta berriro errepikatzea dituzten jarrera tamalgarriak, badakitelako aukera ezin hobeak izango dituztela dena zuritzeko. Akaso ezin du DSK politikari hain ospetsuak emakume beltz langile eta afrikar jatorrikoabortxatu? Nola da posible sexu grina patologikoa duen mandatari hainbortitzari emakume zerbitzari batek ezetz esatea? Nola demontre errefusa dezake emakume triste batek berak duen irrika lizuna? Delitu eta ekintza nazkagarri horrengatik gehienezjota antolatuko diote zalapartanahasgarria azkenean ezer ezean geratzeko.

Kasu honetan akusazioa apurtzeko biktimaren bizitza osoa ikertuko dute, bera biktima izan ordez borrero balitz bezala. Aldi berean, akusatuak dirupilo bat erabiliz zikinduko du biktimarenbizitza osoa, zalantzak eta joko zikina sortu nahian. Horrekin biktimak etengabe sentituko du izugarrizko izua, zeren eta gizon zital horrek nahi duena egingo baitio arlo guztietan zalantzarik gabe etengabeko bortxa izango dena.

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izateagatik besterik gabe frogatutzat ematen dute errugabea dela bere zerbitzura dauden hedabide guztiek. Nola da posible zalantzak izatea horri buruz? Zer gertatuko litzateke bortxatua bera izango balitz emakume langile horren ordez? Zer esango lukete orduan hedabideek?

Iruzur madarikatu honetan soberan frogatuta geratu dena da DSK pertsona ezin higuingarria dela baina aldi berean bera babesten duen sistema osoa zeharo ustelduta dagoela. Azken batean, historian zehar mandatari ahaldunek beti izan dute lehen gaueko eskubidea, ez bakarrik dioten bezala urrun eta hurbil aldi berean geratzen zaigun Erdi Aroan. DSK honen joera suntsitzailea ezagut dezagun horra hor bere garaian lagun zuen emakume baten testigantza zuzena, Anne Mansouret-ena hain zuzen ere, berarekin harreman sexualak izan ostean: «DSK depredatzaile bat bezalakoa da: ez du bilatzen sexu plazera, baizik eta denbora guztian bikotekidea azpiratzea eta menperatzea, era ezin bortitzagoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.