Gaur, martxoak 8, beste behin ospatzen ari gara Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Data berezi honetan, arreta emakume langile eta, gainera, ama direnengan jarri nahi dut, horiek baitute zailen beren proiektu pertsonalak, familiarrak eta profesionalak aurrera ateratzea, beti horien guztien harmonizazioaren bila.
Krisiak berriz bikoizten du ama edo haurdun dauden emakume langileen arazoa, lehenengoetarikoak baitira langabeziaren zigorra pairatzen beren amatasuna dela eta, lan bazterkeria jasateko zorian jarrita. «Emakume ama langileak» ukiezin oso baliotsuak ematen dizkio enpresari, esaterako, ardura, produktibitatea, heldutasuna, sormena edo antolaketa eta kudeaketa gaitasuna, besteak beste; profitatzen ari ez diren talentuak.
Aldaketa garaian gaude, gure sistema ekonomiko, finantzario eta sozial kolpatua konpontzeko. Politikari eta gobernariak burua puskatzen ari dira egoera honetatik ateratzeko formula bilatzen. Esan diezaieket emakume ama langileari lan mundura eta erabakien esparrura sartzea erraztuko ez dien guztia ez dela bide onetik joatea. Era berean, gogorarazi nahi diet kontua ez dela soilik emakumeei ama eta langile izatea ahalbidetzea, baizik eta hori bezain garrantzitsua dela gizonek aita eta langile izateko aukera edukitzea. Beharrezko erraztasun eta estimuluak ematea beren erantzukizun familiarrak partekatuak barneratu eta garatu ahal izateko.
Zuzendariari
Emakume langilearen... eta amaren eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu