Zuzendariari

Erasoen aurrean, konpromisoak biderkatu

Mikel Erkizia Lumbreras.
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
«Egoera hau amaitu beharra dago!», zenioen elkarrekin egon ginenean. Eta pasa dira aste batzuk errepresioa amaitzeko lanak berak kartzelara eraman zaituenetik, Oihana. Hainbat eragilerekin lan egin eta adostasunetara iritsiz, egoera politiko berri honetan atxiloketa guztiak onartezinak direla adostu genuen elkarrekin, euskal jendartearen gehiengoaren nahiarekin bat eginez. Tamalez, gure herriak margotu nahi duen orriak beste atzaparkada bat jaso du. Oraingoan, Frantziako Estatua izan da hiru euskaldun gatibu hartu dituenak. Horien artean, Julen Mujika donostiarra.

Errealitate politiko eta sozialetik urrun daude gisa horretako atxiloketak, herritar gehienen borondatearen kontra eta fase politiko berriak eskatzen duen aurkako norabidean eragiten baitute. Zabalduriko bakerako aukeren eta konponbide demokratikoaren aurkako oztopo bat gehiago dira.

Horregatik, mota horretako erasoak ikusirik,gure konpromisoa aregoatzeko ordua da. Horrela lortuko dugu oinarrizko eskubideen urraketa guztiei amaiera ematea. Bai eta betirako soluzioen prozesua galarazten duten egoerak bukatzea ere, euskal herritarrok gure etorkizunaz bakean eta askatasunean erabakitzeko behar dugun egoera berria eratu dadin. Era horretako egoera eta erasoen amaiera argi eta irmo eskatzeabeharrezkoa suertatzen da, atxiloketak amaitu daitezen, eta giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak pertsona guztiontzat errespetatuak izan daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.