Zuzendariari

Eredugarriak ez diren ereduak

Bilbo.
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
2. DBHri dagokion Ebaluazio Diagnostikoa 2011. Laburpen exekutiboa deritzon dokumentuan, beste gauza askoren artean, 2. DBHko ikasleen euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia aztertzen da.

2009ko datuak eta 2011koak aztertu etakonparatzen ditu txosten horrek, eta jasotako datuak ikusita, zaila da mutu geratzea, nahiz eta batzuetan, datuak hain argiak izanda, solasa beharrezkoa ez izan, kopuruen islatze hutsa nahikoa baita egoeraren berri emateko.

A ereduaren ohikoemaitza paregabeak alde batera utzita, B eta D eredukoek nire arreta bereganatu dute.

Txostenaren arabera eta B ereduari dagokionez, erdiko maila eta maila aurreratuan zegoen ikasle kopurua jaitsi omen da.

Hau da, 2009. urtean erdi mailan ikasleen %45.8zegoen, eta 2011n, aldiz, %43.3. Eta, tamalez, hori ez dagertatu aurreratura pasa direlako.

Aurreratuan, lehen %15,8 baitzegoen, eta, orain, berriz, %15,1.

Horretaz gain eta egoera borobiltzeko, D ereduan, oraindik ikasleen ia %25dago hasierako mailan hobiratua.

Bingen Zupiriaren galdera nire eginda, noizko euskararen eta beste hizkuntzen arteko oreka ziurtatzeko neurriak eta apustuak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.