Zuzendariari

Erregulazio dosier bat berekoikeria hutsagatik

Aitor Crespo Aramendia.
Panda Securityko langile talde baten izenean.
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Panda Security egoitza nagusia Bilbon daukan enpresako langile talde bat gara. Egun, 128 langileren kontratua eteteko enplegua erregulatzeko dosierra Madrileko Lan Ministerioan erabakitzeko daukan enpresako langileak. Panda Securityn dagoen egoera sumingarria salatu nahi dugu. Panda Security enpresako langileok beti egon gara langile eta zuzendaritzaren arteko elkarrizketaren alde. Enpresaren zuzendaritzaren partetik, ordea, jaso dugun erantzun bakarra 128 langile kaleratzeko dosier bat aurkeztea izan da.

Nabarmentzekoa da dosierraren inguruko negoziazioetan hainbat irtenbide proposatu direla. Proposamen guztiek ezezko borobila jaso dute. Panda Securityk azken urteetan irabazi potoloak izan ditu, eta dosier hau galerak edukiko dituen aurreikuspenen aitzakiarekin aurkeztu du. Halako dosier bat aurkeztea enpresak har dezakeen muturreko azken erabakia da. Horregatik, zuzendaritzaren elkarrizketarako borondate eza eta azken urteetako irabaziak ikusita, hauxe diogu: aurkeztutako dosierra orain arte praktikatu duten kaleratze politika ezin justifikaezinagoa legalitatez janzteko eta langile zein gizartearekin dituzten betebeharrak ekiditeko trikimailu bat besterik ez dela, gizarte honetako egoera ekonomiko larriaz eta legediaz baliatuz euren interesak betetzeko erabiltzen ari diren trikimailu bat, 128 langile kalean uztearen truke Panda Security eskuetan duten inbertsoreen aseezintasuna asetze aldera hartutako erabaki eta irtenbide sumingarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.