Mende asko eta askoz pairatu ondoren beraien makila, orain Madriletik espainiar agintariak badatozkigu esatera zein ona eta egokia den gure euskara. Gorrotoa, zigorrak, bazterketa eta umilazio amaiezina inposatu ostean, orain «duintzea» iruditzen zaie egokiena, erreparatu gabe gure historia ezagutzen dugula, eta batez ere, gogoratzen ditugula euskararen aurka beraiek burututako basakeria guztiak.
Gaur egun arte eskura dituzten tresnak erabiliz ahalik eta min gehien lortzearren hizkuntza zaharraren kalterako beraiek diote interes berezirik daukatela bizi dadin. Aurpegia zuritu nahian, ez dute inolako lotsarik garatzeko halako «ekitaldia» azaldu gabe botoak bilatzen dituztela datozen hauteskundeetan eta bidenabar sinets dezagun lehengo agintariekin ez dutela inolako erlaziorik. Hori gutxi balitz bezala, gainera, badirudi guk euskara inposatu nahi izan dugula, haiek hain hurbiletik babesten duten hizkuntza arau demokratiko guztien aurka (biolentzia barne) beste gauza bat egin (eta egiten) ez dutenean historian zehar. Izan ere, inperialismo handinahi horren bidez aurrean topatu dituzten herri hizkuntza guztiak deuseztatu dituzte. Hala ere, ni behintzat nago denbora gutxi barru erabilitako mozorro ziniko hori eroriko zaiela, zeren eta gauza bat da euskararen onurak aldarrikatzea Madrilen antzerki erraldoi batean, eta beste bat egunerokoan benetan sentitzen duten gorrotoa ezkutatzea .
Zuzendariari
Espainiar akademiarena, lotsagarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu