Zuzendariari

Estresa, depresioa eta suizidioa

Abanto.
2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Behin baino gehiagotan entzun eta ikusi dugu leku askotan pertsonadeprimitu batek hiltzea nahiago duela bizitzea baino. Hori agitu baino lehen (ez beti) heltzen gara jakitera estresaren bitartez etorri dela gaixotasun tamalgarria nahiz eta harremana usu ez izan hain argia. Behin gaixoa sare madarikatuan harrapatuta,aukeren artean heriotzarenak distira lortzen du.

Depresioak oso joera suntsitzaileadu arlo guztietan, eta badirudi suizidek serotonina gutxi daukatela garunean halako erabakia hartzen dutenean, substantzia hori erabat beharrezkoizanik buruaren funtzionamenduon batean.

Estresaren aurka borrokatzeko(inozoki, noski), sarritan zenbait droga kontsumitzen ditugu, beraien arteania beti alkohola, beste batzuk baztertu barik. Horrela, batzuek euren buruarenhilketa geldoa burutzen dute drogen eragin suntsitzailearengatik.

Gaixotasunaren zioak eta gakoak bilatzerakoan topo egiten dugu errealitate mingarri batekin: «Gero eta presio gehiago jasaten dugula kanpotik zein barrutik bakar-bakarrik irauteko gure gizartean». Batetik bestera gabiltza, ia atsedenik hartu gabe, bizimodu desorekatu batean beti gehiagoeskatuz. Balizko zoriontasunarenxerka ibiltzen gara ohartu gabe kasu gehienetan lilura baino ez dela aurrean duguna.

Psikoanalisiaren aita Freud sendagilea jabetu zen depresioaren prozesuan gaixoak etengabe bere buruaren aurka egiten duela. Duen erronka gogor horretan zeharo sartuta, depresiboak pentsatzen du bera dela egoeraren erruduna, edozein zigor merezi duela, heriotzarena barne. Azpijoko krudel horretan leku ezin bereziagoa duerrudun sentitzeak. Izugarrizko lana egingo du ahalik eta min gehienematearren, gaixoaren oreka apurtu arte.

Horretaz gain, depresioarekin, bizi izatearen ilusioa, interesa eta jakinguragaltzen dira. Bere lekuan, berriz,amesgaiztoak kokatzen dira eriaetengabe torturatzeko harik etabizi sena eta berarekin baterabizitzarekiko loturak desagertzendiren arte.

Rojas Marcos psikiatra oso ospetsuak nabarmendu duenez, berarentzat zalantza izpirik gabe depresioada emozioen Hiesa. Beraren aburuz, 2020. urterako depresioa izango daplaneta osoan lanerako bigarrenezintasuna. Horrekin batera gehidezakeguna da erreferentzia fidagarrienek baieztatzen dutela larritasunhandiz urtero zortziehun milapertsonak bere buruaz beste egiten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.